Greba dela eta

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-02-14 16:46
1

Greba dela eta, batzuek esango dute Euskal Herrian ez dela ezer aldatu, hemen ez dagoelako demokraziarik eta independentziaren alde dauden pertsonek ez dituztelako bermatuta haien eskubideak

Ez dut esango gauden egoeran gustura nagoela, ez horixe, baina azken urteotan bakoitzak jakin behar du zer egin duen egoera honetara helarazteko.

Urte gehiegi daramagu lelo berean, baina batzuk oraindik ez dira konturatzen, biolentzia erabiliz ez goazela inora.

Aspalditik ETAren bortizkeria oztopo besterik ez da.

Eta ETA izatea, Espainol gobernurako aitzaki onena da, gauzak gero eta txarragoa jartzeko.

Esker Abertzale tradizionalak, ordea, beste abertzale gainean jarri du errua. Haiek ez, besteok izan dira beti errudunak. Haiek askatasunaren alde daude, besteok ez, bakarrik poltronak eta dirua nahi ditugu.

Haiek Euskal Herria eraiki nahi dute, besteok Euskal Herria zapaldu eta desagerrarazi nahi dugu...

Hau konpontzeko bide bakar bat dago, ETA kendu trabatik, eta gero denon artean eraikiko dugu nahi duguna.

Hain zaila da hori ulertzea??

Josu

Josu 2008-02-16 17:57 #1

Guztiz ados.<br>


Utzi iruzkina: