Exin Castillos, Jostailu berreskuratua
Orain dela ia 50 urte sortu zen "Exin Castillos" izeneko jostailua...
Kartoizko kutxa bitxien barruan plastikozko pieza pila zetozen "mila eta bat gaztelu" edo gehiago egiteko...
Urte askotan jostailu oso popularra izan zen, eta saltoki guztietan zegoen salgai.
Baina denboraren poderioz bere zorte ona itzali zen, belaunaldi berriak beste eratako jostailuen bila baitziren.
Azkenean
90. hamarkadan "Exin Castillos" klasikoak bere ateak itxi zituen. Hala
ere mende berriaren hasieran enpresa berri bat saiatu zen "Exin
Castillos" martxan jartzen, eta lauzpabost urtez iraun zuen gaztelu
berriak saltzen, baina honek ere amore eman zuen eta "Exin Castillos"
jostailuaren fabrikazioa gelditu omen zen betirako.
Segur aski nik
bezalako adinetako askok jostailu zoragarri honekin jolastu zenuten noizbait. Aurten etxeko ganbaran garbiketa bat egiten nintzenean kutxa zahar topatu nuen...Kutxa zabaldu eta ze sorpresa...hor
zeuden almenak, gazteluko ateak, teilatuak, leihoak, adreiluak... segituan gogoratu nintzen piezekin base batzuk zetozela gazteluak
gainean eraikitzeko... baina tamalez base horien arrastorik ez...orduan pentsatu nuen interneten zer edo zer topatuko nuela eta sarean sartu nintzen informazioaren bila.
Nire sorpresarako, "Exin
Castillos" jostailuaren harira bizi-biziko mobida topatu nuen.
Izan ere, nahiz eta zarata handirik ez egin exin-zale amorratuak badabiltza interneten beraien eraikinak erakusten eta "Exin castillos" jostailuari buruz azken berriak zabaltzen.
Web pertsonaletan edo foroetan plastikozko adreiluekin eginez gazteluak ez ezik, katedralak, jauregiak, monumentu klasikoak eta abarrak ikus daitezke.
Eta bitxiena da enkante-orri
famatuenetan gertatzen ari dena. Plastikozko piezak, batez ere
zaharrenak txoratzeko prezioetan saltzen dira eta... urrez eginda
dirudite...eta kutxa zahar berezi batzuk, pieza bitxi eta esklusiboak dauzkatenak 1000 eurotan baino gehiago trukatzen dira.
Azkenean furixara berri-zahar honek harrapatu nau eta gazteluz-gaztelu nabil azken bolada honetan. Poliki-poliki pieza gehiago lortu ditut eta gero eta eraikin handia eta konplexuagoak egiten ari naiz. Hona hemen nire azken gazteluak, ea gustatzen zaizkizuen!!
Iruzkinak
nerea 2012-09-30 20:47 #1
aspaldiko,
Zu bai, zu artista! nik ez dut inoiz izan exin-castillo, baina nire lagun batek bai, eta askotan ibiltzen ginen bere etxean halakoak egiten.
Ondo segi, eta segi idazten; oso ondo ari zara eta!
Enrique Zuazua 2018-01-08 21:52 #2
Ez nuen *blogak.eus* webgunea ezagutzen
Alabak ikastolara joko zaharren kontakizunak eraman behar zituelarik *Tako eta arra* txikitan Eibarren jokoaren deskribapenaren bila aritu naiz
Bikaina
Ez dut artikuluaren idazlearen izena ezagutzen baina eibartarra dirudi eta antzeko garaikoa agian Ni Enrique Zuazua naiz 61koa Lekitto inguruan txikitan perretxikotan ibilitakoa baita Larruskainetik gora
Utzi iruzkina: