Toalle baserria

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2009-04-16 11:02
2

Iparraldetik etorrita, Urrestillan luzaro bizitzeko topatu zuten lekua Lapeyrarrek.
Izan ere, XVIII. mendeko hasieratik hona, Toalle edo Toberagile baserri-burdinola-errotan  bizi izan dira Lapeyra edo Lapeirarrak.
Lanbide Tradizionalak izeneko liburuan horrela diote: " Lapeira familia 250 urtez galdaragile eta toberagile edo haizebidegile lanbideei lotua agertzen da"
Gaur egun burdinola ez da existitzen, aspaldian ale-errota eraiki zen baina ..." Guztia oraindik ere funtzionamendurako primerako egoeran aurkitzen da, eta Lapeira familiak garia eta artoa ehotzen du bertan enkarguz."

Toberagille baserria, arbasoen jatorria, gauza ezaguna zen niretzat.
Nire familia-adarra kanpora joan eta Euskal Herrian zehar barreiatu zen. Zoritxarrez belaunaldiz belaunaldi Urrestillakoekin harremana gero eta urriagoa bihurtu zen.
Duela gutxi. Azpeitiko Udalak argiratu zuen Liburu bitxi bat " Nobiliario de Azpeitia" hain zuzen. Liburu honetan hainbat prozesu biltzen dira Azpeitiko bizilagunen noblezia edo hidalgia frogatzeko. Haien artean Lapeirarrarena ere agertzen da.
Eibarko lagun batek denda bat dauka Azpeitian eta Azpeitiko Lapeira batekin topo egin zuen. Horrela liburu honen berri heldu zitzaidan eta horri esker jakin nuen familiaren genealogia.
Hala ere arbasoen zuhaitza Jose Ignacio Lapeyran geratzen zen...Eta ez zen agertzen nire birraitxitxa Justo Lapeyra...galduta nengoen.
Lagun honen medioz Azpeitiko Lapeirarekin nahi nuen harremana eduki ea berak bazekien gehiago kontu honi buruz, bitartean  internetera jo nuen ea zer aurkitzen nuen.
Gora eta behera ibili ondoren azkenean web-orri bat topatu nuen.
Koño!! abizena ikertuta zegoen, hala ere autorea zalantzan zebilen bi lerro ez zekien nola lotu eta...
Nik aprobetxatu nuen neukan informazioa bidaltzeko.
Nire sorpresarako, segituan jaso nuen erantzuna, eta zelakoa gainera!!
Antonio Castejonek, web-orriaren autoreak, ziztu bizian konpondu zuen ataskua eta genealogia askoz luzeagoa eta zabalagoa osatu zuen. Nire birraitxitxaz gain nire Aitxita ere agertzen zen...
Orain 1500 urteko arbasoarenganaino hel naiteke , demasa!!!
Bazirudien kontu mamia konponduta zegoela, gainera baneukan telefonoa Azpeitiko Lapeirari deitzeko...
A ze sorpresa emango diot familiakoari...
Rinnng...rinnng...rinnng...
-Bai..
-Aupa Eduardo Lapeyra naiz , Eibartik deitzen dizut....
-A bai...."Azpeitiko-euskaraz-eta-hikaz"...

Hortik aurrera nola edo hala moldatu nintzen, azkenean ez dakit datorren asterako geldituta gauden edo ezinezkoa zen dentista bazeukalako...
Demontre "Kutsidazu bidea Ixabel" pelikularen protagonista sentitu nintzen...
Ai ama lan ugari daukat "arbasoekin" elkar-ulertzeko... Beno mintza praktika ezin hobea dut aurrean...animo y al toro!!!

nerea

nerea 2009-04-27 15:53 #1

Aristokraten ondorengo, beraz? Eta hitz egin duzu Azpeitiko adarrarekin? Kutsidazu bidea Isabelen bezala sentitu zara?

flap

flap 2009-04-29 17:52 #2

Aupa Nerea...begira begira, Aristokrataz gain "cristiano viejo, limpio de sangre, sin mezcla ni nota de moros, judíos,
herejes, hugonotes, negros, mulatos, recién conversos ni penitenciados por
la S. Inquisición; ni de otra secta infecta… y notorios hijos dalgo" eta horrelakoak diote dokumentuek ...
Oraindik ez dut berriro hitz egin Azpeitikoarekin, bitartean  neukan dokumentazioa bidali nion korreoz...
Kontako dizut datorren elkarrizketan nola moldatzen naizen...

Utzi iruzkina: