Pagadi emankorrak
Jokoz kanpo nengoela esan behar dut. Uztailatik hona ia lerro bat ere ez dut idatzi eta.
Beno, pixkanaka-pixkanaka hartuko dut kontu hau, ea idazteko ohitura berreskuratzen dudan horrela.
Une honetan perretxikoen sukarrean sartuta gaude. Gure basoak jo eta ke ari dira edozein motatako perretxiko ematen eta. Baina perretxiko guztien artean onddoen txanda da une honetan batez ere. Onddo zuriak (boletus edulis famatuak) hasi dira edozein pagaditan agertzen, eta izugarrizko bilketak lortzen ari dira gure perretxikozaleak.
Ni ,joan zen zapatuan, San Romango pagadian egon nintzen, eta pagaditik ni baino lehen jende ugari pasatu arren, nire altxor txikia lortu nuen: zazpi onddo zuri sendo-sendoak.
Domekan Urbiara joan nintzen familiarekin, eta igotzen ginenean jende pila bat ikusi genuen izugarrizko onddo-poltsekin...
Eta oraindik pinudietan ez da hasi onndoen-botada, sekulakoa izan dezake aurtengoa...
Iruzkinak
Benito 2007-09-18 18:39 #1
Ongi etorri bueltan, eta on dagizuela onddo janak!<br />
Eneko 2007-09-18 23:00 #2
Perretxiko lekuak azaltzen dituen lehenengo perretxikolaria zara, Edu. Ez dut besterik ezagutzen, denek izkutatzen dituzte. Bakarrik falta zaizu Tagzanian markatzea :-)
flap 2007-09-19 10:10 #3
Gaur egun San Romangoa da Eibarren dagoen pagadi bakarra, eta larri-larri dabil azken urteotan, horregatik leku hori azaltzea ideia ona izango liteke, ea horrela denon artean lortzen dugun leku hori babestea.<br />Eta bai, TAGZANIAN markatuta dago, hemen daukazu esteka nahi baduzu: <a href="http://www.blogak.com/euskarazoak/san-romango-pagadia-zain-dezagun">San Romango Pagadia</a><br />
Utzi iruzkina: