Gaur goizean Auako pagadian ( San Romango pagadian) egon naiz. Jaimeri esker banekien jabeak pago jausiak ebakitzen ari zirela. Baina ez nekien pago berriak landatu egin zituztela. Bikain.Nahiz eta beste pago bat ere  lurrera joan, hainbat pago berri landatzeak pagadiaren etorkizuna bermatzen du eta.Esker mila jabeei.


Pagadi emankorrak

3
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-09-18 11:14

Jokoz kanpo nengoela esan behar dut. Uztailatik hona ia lerro bat ere ez dut idatzi eta. Beno, pixkanaka-pixkanaka hartuko dut kontu hau, ea idazteko ohitura berreskuratzen dudan horrela. Une honetan perretxikoen sukarrean sartuta gaude. Gure basoak jo eta ke ari dira edozein motatako perretxiko ematen eta. Baina perretxiko guztien artean onddoen txanda da une honetan batez ere. Onddo zuriak (boletus edulis famatuak) hasi dira edozein pagaditan agertzen, eta izugarrizko bilketak lortzen ari dira gure perretxikozaleak. Ni ,joan zen zapatuan, San Romango pagadian egon nintzen, eta pagaditik n...


Eibarren geratzen zaigun pagadi izena emateko posible den leku bakarra, San Romango pagadia da. 200 bat pago lepatu(e)k betetzen dituzte mendebalderantz abiatuta dagoen mendi malda  hau. Nahiz eta Kalamuako (bidearen) bidetik oso gertu egon, asteburuetan bere alboan pasatzen diren pertsona gehienek ,perretxiko zaleek izan ezik, ez dute ezagutzen leku magiko hau. tagzaniapasteSAN ROMANGO PAGADIA map - Tagzania Aspaldian, bere inguruetan beste pagadi batzuk zeuden, Albizurikoa edo Urkoko ipar maldetan zeudenak, baina pagadi horiek bota zituzten eta (euren) haien ordez pinuak landatu zi...


Azken iruzkinak