San Romango pagadia zain dezagun!!

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-04-17 17:43

Eibarren geratzen zaigun pagadi izena emateko posible den leku bakarra, San Romango pagadia da. 200 bat pago lepatu(e)k betetzen dituzte mendebalderantz abiatuta dagoen mendi malda  hau. Nahiz eta Kalamuako (bidearen) bidetik oso gertu egon, asteburuetan bere alboan pasatzen diren pertsona gehienek ,perretxiko zaleek izan ezik, ez dute ezagutzen leku magiko hau.



SAN ROMANGO PAGADIA map - Tagzania

Aspaldian, bere inguruetan beste pagadi batzuk zeuden, Albizurikoa edo Urkoko ipar maldetan zeudenak, baina pagadi horiek bota zituzten eta (euren) haien ordez pinuak landatu zituzten. Orain dela urte batzuk Eibarko Udaletxeak hitzarmen bat lortu zuen San Romango pagadiaren jabearekin, pagadia nola edo hala babesteko. Segur aski hitzarmen horri esker pagadia gurekin dago oraindik. Baina akordio hori egon arren urtetik urtera pagadiaren egoera gero eta txarragoa da.

Nik ezagutzen dut San Romango Pagadia txikitatik, une horretan pago guztiek talde bat osatzen zuten, oso polita zen eta beren azpian, nahiz eta kanpoan bero itzela izan, fresko-fresko egoten zen udan ere. Hainbat eta hainbat motatako perretxikoak aurkitu zitezkeen: onddoak, urritxak, saltsa-perretxikoak, gibelurdinak, eta abar. Gainera garai hartan inguruan zeuzkan pinudiak  garbi-garbi zeuden eta euren iratzeen artean ez zegoen sasi bat ere.

Zoritxarrez duela urte batzuk, alboan zeuden pinudiak lantzeko, sekulako pistak egin zituzten pagadi barnean, eta pago (kopuru) dezente (bat) ere bota zuten (zituzten) bidea zabaltzeko. Horrela, pagadia hiru zatitan banatu zuten(zituzten) eta bere sendotasuna murriztu zen. Gainera zabaldu zituzten pistetatik argia sartu eta berehala, sasiek hartu zituzten bideak

Baina, nahiz eta zaurituta egon denboraldi baten pagadia bere kabuz laga zuten eta berriro lasaitasuna itzuli zen (tokira). Horrela, katamixarrak, basurdeak eta orkatzak ere ikus zitezkeen eta perretxiko dezente ere ematen zuen  pagadiak. Horrelaxe pasa dira azken urteak, baina poliki-poliki pagadia murrizten ari da. Urtero pagoren bat  edo beste (eron bat) galdu egiten da, batzutan (behin) adinagatik (adinez jota)  beste batzutan (behin) haizeagatik (lurreratzeagatik)...eta nahiz eta pago txiki batzuk hazi, gero eta  txikiago bihurtzen ari da pagadia.

Aurten gainera, alboan zegoen pinudi handi bat bota dute. Horretarako, kamioi eta garabi handiak erabili dituzte eta beste bide bat zabaldu dute pagadiaren erditik. Kamioiak pasatzeko, pagoen adar batzuk ere ebaki dituzte. Pinudien enborrak eraman dituzte, bai,  baina pinudien adarrak edozein tokitan botata laga dituzte, baita pagadi barnean ere. Oraindik espero dut, adar horiek batuko dituztela, baina beste lekuetan gauzak nola egin diren ikusi eta gero ez nago hain ziur.

Horregatik, eta oker ez banabil, oraindik hitzarmena indarrean (badagoen) dagoenez, babesa eskatuko nahi  nioke gure udaletxeari. Oraindik (baikaude) garaiz gaude eta. Ez dakit hitzarmenak zer betebehar(rak) dituen baina hauxe esango nahi nioke udaletxeari: San Romango pagadia hor dagoela  eta Eibarko leku bitxi bat dela, oso bitxia eta halako bakarra. Oso tristea izango zen pagadi hori galtzea bazter batean uzteagatik.  Zain dezagun San Romango pagadia, gure seme-alabek leku zoragarri hori ezagutzeko aukera izan dezaten (dezatelako)


Utzi iruzkina: