Gero eta gazteagoak
Ikerketa guztien arabera gure gizartea gero eta zaharragoa da. Hemendik urte gutxitara “ zahar” gehiegi egongo direla, eta horrela jarraituz gero gure gizartearen bizimodua bermatzea ezinezkoa izango dela, diote. Gure gizarte modernoetan, bizitzaren itxaropena askoz luzatu da eta hirugarren adinetara heltzen direnak gero eta gehiago dira. Bestalde berriz, gazteen kopurua murrizten ari da, jaiotzak gutxitzen ari direlako. Horren ondorioz gero eta pertsona gutxiagoen gain dago gizartearen sistema globala, eta horrela jarraituz gero sistemaren kolapsoa gertu-gertu egon daiteke.
Horregatik, gure arduradunek jubilazioa atzeratzea nahi dute. Horrela, diru kopuru gehiago lortuko du sistemak, eta pentsioak ordain ditzakete
Pixkanaka-pixkanaka, errepika eta errepika, mezu hori zabaltzen ari da gure artean, nahiz eta oraindik inork hartu bere gainean ardura.
Objetiboki, arrazoia dute gure arduradunek, kanpotik ikusita gizarte guztia zaharragoa baita.
Baina barrutik bakoitzak nola sumatzen du errealitate hori??
Nire kasuan behintzat, kontrako sentipena nabaritzen dut gero eta indar gehiagorekin. Nire inguruko pertsonei urtez urte begira, niri ez zait ematen zaharragoak garenik, guztiz kontrakoa pasatzen zait. Eta urtetik urtera sentimendu horrek indar handiagoa dauka
Adibide bat jarriko dizuet hau hobeto azaltzeko:
Atzo Kutxaren bulego batera joan nintzen, taloi batzuk sartzera. Barruan nintzenean, nire txandaren zain, kanpotik pasatzen zen jendeari geratu nintzen begira. Bizpahiru minutu bakarrik egon arren, edozein motatako jendea pasatu zen nire aurretik: gizonak, emakumeak, bizardunak, burusoilak, astiro joaten zirenak, presaka zebiltzanak, uniformedunak, etorkinak, guapoak, itsusiak, alaiak, gaixoak, beltzaranak, ile zuridunak, euskaldunak, erdaldunak...
Pertsona horien artean lotura estu bat zegoela ikusi nuen bat batean, eta lotura hori zer zen konprenituz gero jakin nuen gure arduradunak txarto zebiltzala
Guztiz ezberdin izan arren gauza bera bazeukaten
Nahiz eta arduradunek kontrakoa esan gero eta gazteagoak nire parean...zer paradoxa. Beno, kontua sinple zen, bai, asmatu duzue, pertsona ezberdin horiek, ia denak, nik baino gazteagoak ziren...
Une horretan ideia hau etorri zitzaidan buruari:
Ni zahartzen ari naizenean gero eta gizarte gazteagoa nire aurrean, ze txollo!!!. Eta orain badakit datorren urtean ere gizarte gazteagoa aurkituko dudala....ni baino gazteagoa behintzat
Iruzkinak
Utzi iruzkina: