Marte bizirik?
Aste honetan, Marteraino heldu da “Phoenix” izeneko zunda espaziala. NASAko adituen arabera azken maniobrak ondo atera dira eta Marteko ipar poloan jarri dugu ( gizakiak) Lurretik abiatuta tramankulu artifizial bat. Hemendik aurrera, lanean (lanetan) arituko da eta haren tresnekin Marten noizbait bizia egon zen edo badagoen ikertuko du.
Betidanik Marte erakargarria suertatu da gizakientzat. Aro guztietako ( Edonoiz arotako) astronomoek euren begi eta teleskopioak planeta gorrian jarri dituzte.
Eguzki sisteman dauden astroen artean, Marte da gure planetarekin antza handiena (gehien) daukana . Horregatik
lasterketa espaziala hasi eta berehala ahalegin asko egin ziren
Marteraino ontzi-espazialak bidaliz galdera bat erantzuteko: Ba al da bizia Marten ?
Izan ere, ”Phoenix” izenekoa ez da Marterantz (Marteraino) abiatu dugun lehen ontzia. Orain arte hogeita hamar bat zunda baino gehiago bidali ditugu planeta gorrira eta.
Nahiz eta zunda askok kale egin, batzuek lortu zuten bidaia betetzea. Besteak beste, “Viking” izenekoak izan ziren famatuenak.
70. hamarkadan heldu ziren Martera. Garai hartako ikerlariek bizia bazegoen jakingo zuten behingoz. Horretarako zundek (beraren aldiko) uneko tresna sofistikatuenak zeramatzaten.
Arrakasta handia eduki zuen misio horrek, hala ere, datuak ikertu ondoren zientifikoek Marte planeta bizigabekoa zela erabaki zuten.
Hori jakin eta gero, baztertu egin zen Marteko esplorazioa, eta hainbat hamarkadatan ez zuten naberik bidali planeta gorri ingurunetara. Baina ikerketa gehiago egin eta gero zientifikoak konturatu ziren oker zebiltzala.
Antza denez, Viking zundak esploratu zituzten tokiak (jaitsi ziren lekuak) ez ziren aproposenak bizi aztarnak aurkitzeko. Horretaz gain, zientifikoak konturatu ziren zundek zeramatzaten analizatzeko tresnak, berez, bizitza arrastoak ezabatzeko gai zirela.
Hau jakin eta gero, Marten bizia aurkitzeko ideia berreskuratu egin zen eta azken aldiotan hainbat zunda bidali dira Marte sakon-sakonean ikertzeko.
26 hilean behin, Marte eta Lurraren artean dagoen (arteko) distantzia neurri txikienera heltzen da. Une horiek aprobetxatzen dira zundak bidaltzeko, bidaiak askoz laburragoak eta merkeagoak direlako. Azken urteotan nabe dezente bidali dira Marteraino eta batzuk oraindik martxan daude.
Oraintxe hauexek dira Marten bertan lanean ari direnak: Mars Express, Mars Orbiter Reconnoissance eta Mars Oddysei orbitadoreak Zunda hauek espaziotik dihardute Marte planeta behatzen.
Besteak berriz, Oportunity eta Spirit, "Roverrak" dira eta Marteko azalean zehar mugitzen ari dira.
Zunda hauei esker zientifikoek jakin dute Marteko azalaren azpian ur asko dagoela eta batez ere poloetako lurraren azpian,. Horregatik poloek bizi aztarnak aurkitzeko leku aproposena dirudite.
Orain dela urte batzuk, Marteko poloa ikertzeko Mars Polar Lander izeneko zunda bidali zen. Zoritxarrez, lur hartzerakoan naberen koheteak goizago itzali ziren eta zunda galdu egin zen.
Orain, berriz, MPL-ren lekukoa hartuz, "Phoenix" zunda ipar polora heldu da. Segituan haren tresna guztiak erabiliko ditu bizi aztarnak (bilatzeko) bilatu nahian. Bere misioa ondo egiteko zunda guztiz esterilizatuta bidali zen., Lurreko mikroorganismoak ez eramateko. Frogatuta dago bakteria batzuk gai direla espazioko egoeran bizirik irauteko eta. Horrela alde batetik emaitza (faltsuak) faltsurik ez dute jasoko eta beste aldetik bizi-kutsadura saihestuko da.
Bizia nola sortu zen esplikatzeko hainbat teoria daude, haien artean "panspermia" izenekoa. Teoria honen arabera bizia espaziotik etorri zen, espazioan baitaude bizia pizteko oinarriak. Kometaz edo beste astro batez, Lurra kutsatu egin zen bizia sortzeko gai ziren elementuekin, Lurraren egoera egokia zen bizia garatzeko eta horregatik bizia Lurran zehar hedatu zen.
Zientifikoen arabera, Marten ere, garai batean bizia garatzeko baldintzak bazeuden, ur likidoa zegoen azalean, atmosfera sendoagoa zeukan, eta bero (gehiago) handiagoa egiten (zen) zuen. Beraz, nahiz eta gaurko egoera txarragoa izan, aldi hartan bizia piztu bazen orain haren aztarnak edo azken arrastoak aurkitzeko gai izan beharko genuke. Hori lortzen bada, bizia beste lekuetan garatzea kapaz dela frogatuko dugu, eta unibertsoan akaso, hainbat eta hainbat lekutan beste izaki bizidun(ak) batzuk egongo (liratekeela) daitezkeela onartuko (dugu) genuke.
Horretarako, azken finean, joan da "Phoenix" zunda planeta gorriraino, aspalditik gizakia egiten ari den galderaren erantzunaren bila: Bakarrik gaude unibertsoan??
Iruzkinak
nerea 2008-06-03 13:45 #1
Agian euskera ere beste planeta batetik etorritako hizkuntza extraespaziala izan liteke. Eta akaso, hemendik urte batzuetara Iruñea-Veleian ez, baizik eta Marte-ko ipar poloan aurkituko ditugu gure hizkuntza bitxi honen aztarnarik zaharrenak: "izar", "ontzi espazial" eta halakoak....
jorge 2008-06-03 16:23 #2
ez dakit euskararen arrastorik topatuko duten, baina txatarra mordoa aurkituko dute dagoeneko Marten, ezta?
Utzi iruzkina: