Akatsez akats
Zaila da niretzat euskaraz idaztea...
Nahiz eta arreta guztia jarri, hemen, hor edo han hanka sartzen dut beti.
Segur aski gaur egun lehen baino hobeto idazten dudala, baina oraindik akats ugari artean mugitzen ari naiz idazlanetan.
Baina badakit ere beste biderik ez dagoela, beraz hortaz jarraituko dut tinko akatsez akats.
Egia da ere, lehen ez nintzen sartzen leku et blogetan, gaur egun ausartzen naizela idazten, eta hortik beste akats sorta bat.
Batzutan etsipena pizten da nire baitan. "Sekula ez dut ikasiko" pentsamendu madarikatu hori errepikatzen da nire garunean behin eta berriro.
Beste batzutan berriz zenbat aurreratu dudan ikusten dut argi eta garbi eta jarraitzeko indarrak berreskuratzen ditut.
Bidea ez da erraza, bitartean lanean aritu behar dut eta familiak ere denbora eskatzen du, baina beno hori banekien istorio honekin hasi baino lehen.
Erdaraz esaten den bezala, gorrotoak dira konparaketak, baina beti agertzen dira gure aurrean, eta batzutan nola idazten dudan erdaraz eta nola euskaraz etortzen zaidan burura. Bide luze bat dut oraindik, baina badirudi akatsez akats hurbiltzen ari naizela helmugara.
Erdaraz idazten dudan web batean horrela idatzi nuen titular bat eta:
"Canbio de tarjetas de Digital+".
Beno, erdaraz ere hanka sartzen ikasten ari naiz...fenomeno
Iruzkinak
leire 2008-04-22 14:02 #1
C'est la vie! Euskara ikasten ibili, eta ortografia akatsak gaztelaniaz! Baina ez izan dudarik, horrela ikasten da, hutsak egiten.
Orain oso modan dago"la pedagogia del error": hanka sartuz ikasten dugu. Umeak ere oinez ikasteko jausi egin behar dira, ezta? eta batzuetan itzelezko kolpeak hartu. Guk berdin egin behar dugu. eta zu aurrera zoaz.
Animo, primeran zabiltza eta!

jorge 2008-04-23 14:06 #2

...eta onena da blog hau irakurtzen primeran pasatzen dugula!

Segi aurrera!

JONAN 2012-05-28 21:03 #3
Utzi iruzkina: