Arrate berritzen

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-04-20 18:11

Agian idatzietan hitz gehiegi erabiltzen ari naiz. Gaur saiatuko naiz laburragoa izaten.

Azken postetan gure udaletxeko arduradunei kritika batzuk bota dizkiet, gure ingurumena , zuhaitzak batez ere oso gutxi kezkatu zitzaiela, aipatzen. Gaur, berriz, txalo bat emango diet gure arduradunei, batzuetan asmatzen dute eta.

Badakit, hauteskundeetan gertu, zenbat eta ekintza gehiago burutzen direla, hala pasatzen ari da orain ere.

Duela aste gutxi, “por fin” aspaldiko kontu bat bukatu zen, “Coliseo” ospetsua...Hainbat eta hainbat urte itxita egon eta gero, ezinezkoa dirudi, berrio martxan dagoela. Baina beno hala da, eta pozten naiz, benetan.

Baina gaur beste gauzari buruz hitz egin nahi nuke, Arraten egin diren azken obrei buruz, hain zuzen ere.

Eibar zulo batean sartuta dagoenez eta hiriak nola garatu zen ondorioz, , eibartarrok Arraten eta bere inguruko mendietan daukagu  gure benetako gune berdea. Asteburuetan, eguraldiak laguntzen badu Arrateko inguruak jendez beterik egoten da, gure aisialdia aprobetxatzeko Arraten hainbat eta hainbat aukera daukagu eta. Horregatik bazen ordua Arrate txukuntzeko pixka bat. Eta hori egin dute azken asteotan. Arrateko elizaren ingurua berritu dute, eta espaloi, jardineta eta aparkaleku berriak jarri dituzte. Gainera lorategi berri honetan zuhaitz batzuk landatu dituzte, pagoak, haritzak eta haginak, oker ez banabil.

Oso ondo iruditu zait Arraten egin dutena, eta hortik jarraitzea eskatuko nieke gure mandatariei.

Nire partetik ideia batzuk bakarrik.

Arrate Eliza bakarrik ez dela,  Arrateko leku guztiak  txukundu eta hobetu egin behar dira.. Tratamendu global bat komeniko luke aplikatzea kasu honetan, agian tarteka egin behar dira obrak baina beno ea beste txokoak ere txukuntzen eta hobetzen diren ahalik eta arinen.

PD: Arratetik Olaberen zelaira joateko bidea penagarria da, jende nagusientzat ezinezkoa da hortik joatea. Lehentasuna emango nioke kontu horri.

Zorionak!!


Utzi iruzkina: