Blogosfera eta ETBren saio berria

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-04-25 18:16
1

Badirudi blogetan idazten dugunok gero eta inportanteagoak bihurtzen ari garela. Internetak eta interneten erabiltzen diren tresnek, sekulako aukera ematen digute gure gauzak lau haizetara zabaltzeko, eta gainera era demokratikoena,   ia denok interneteko konexioa daukagu eta.

Ez da gauza makala, orain edonork bere gauzak azaldu ditzake blog baten bitartez, eta edonork irakur ditzake besteak idatzi duena eta horretaz gain iradokizunak ere bidal daitezke besteak esaten duena komentatzeko. Horrela interneten edukiak aberatsagoak dira eta gero eta gertuagoak, blogetan agertzen istorioak gu bezalako beste batzuek idazten dituztelako.

Gaur Blogosfera ( interneten dauden beste tresna batzuk bezala) hedabide indartsu bat bihurtu da eta horregatik hedabide klasikotik gero eta arreta gehiago lortzen ari da.

Horrela izateagatik edo, beste egunean, nire blogan erantzun bat jaso nuen. Maitena zen mezua bidaltzen zidana eta EITBtik deitzen zidan. Proposamen bat  zeukan eta telefonoz azalduko zidala. Berehala deitu nion eta hauxe proposatu zidan: Saio berri bat antolatzen ari dira eta nire kolaborazioa eskatu zidan. Katalunian arrakasta handia izan duen saio antzerako bat egiten ari dira. Kontua da euskal familiek beren eguneroko bizitza filmatzea. Bi astetan zehar protagonistek, beraiek, bideo kamara digital txiki batzuk erabiliz, euren errealitatea filmatuko dute. “Aniztasuna, originaltasuna, benetakotasuna eta naturaltasuna bilatzen da era positibo, entretenigarri eta atseginenean”.

Beno hor daukazue aukera, nire partetik ezetz esan nion... nire familiarekin horrela ibiltzea ez delako une egokiena, baina besteok animatzen bazaizue lehen bailen deitu, jadanik grabaketak egiten ari dira eta.

Josu

Josu 2007-04-25 21:25 #1

<a href="http://www.eibar.org/luistxo">Luistxok </a>komentatu zuen hau <a href="http://www.eibar.org/zerrenda">Eibartarrak Zerrendan</a>. Bloga eukitzeak gure intimitate guztia aireratzea dela uste dute batzuek, nire ustez, eta Gran Hermanok morbositatea galdu duenez, orain kamerak etxera bertara eramatea hobe. <a href="http://es.wikipedia.org/wiki/Mil_novecientos_ochenta_y_cuatro">Orwell-en 1984</a>ra hurbiltzen ari ote gara?<br />


Utzi iruzkina: