Patxadaz

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-05-09 12:18

Aspalditik blogean ez dut ezertxo ere idatzi. Agian inspirazioa joan zaidalako, edo erritmo bizkorregiz ibili naizelako, auskalo!

Lan pila bat ere eduki dut lantokian eta horrek blogaren kontua baztertzea behartu nau. Nola nahi ere, atsedenaldi bat hartu dudala aitortu behar dut.

Gainera joan den asteburuan aterpetxe baten egon naiz eta nire bizitzaren erritmo zorua alde batean laga dut unetxo baten.

Irteera honek kristoren aldaketa suposatu du niretzat. Larunbateko goizetan lanean egoten naiz normalean eta horregatik asteburuak oso laburrak ditut.

Baina pasa den asteburuan ihesalditxo bat egin dut. Arratsaldeko ostiraletik lana ahaztea, leku ezezagunera joatea, eta harreman gutxitako pertsona batzuekin egotea, ez dira gauza makalak niretzat.

Seme nagusiarekin joan naiz, eskolako kontua baizen. Nire emaztea berriz gure seme txikiarekin geratu da etxean.

Nik bezalako gurasoek eta haien seme-alabek 60 bateko taldea osatzen genuen. Nahiz eta ia pertsona guztiak ezagutu, harreman gutxi neukan haiekin, horregatik lehen momentuetan “deskolokauta” ibili naiz. Besteen bizimoduak ez uztean harrapatu nau eta. Jendeak oso patxadaz egiten zituen gauza guztiak, edo hori iruditzen zitzaidan behintzat. Baina badirudi nik neuk bakarrik neukala halako sentibera. Gauzak horrela, pixkanaka-pixkanaka erritmo motel hori nire barnera sartu egin da, eta azkenean besteekin gero eta gusturago ibili naiz. Bi egun eta piko izan arren, opor batzuk bezala izan dira egun hauek.

Etxera joateko ordua heldu, eta kotxea hartu dut. Konturatu gabe autopistatik astiroago etorri naiz, presa barik, paisaia begiratzen, lasaitasunaz. Gero etxean geratzen zirenekin, nire emaztea eta seme txikia, elkartu naiz.
Nire emazteak berehala nabaritu du nire aldaketa, eta hau esan dit:
 Zer lasaia zaude, noiz arte egongo zara hain trankil??
 Eta nik berehala erantzun diot:
 Aprobetxatu orain, ez dakit bihar eguerdi arte jarraituko dudan horrela...


Utzi iruzkina: