Kategoria: patxada
Aspalditik blogean ez dut ezertxo ere idatzi. Agian inspirazioa joan zaidalako, edo erritmo bizkorregiz ibili naizelako, auskalo! Lan pila bat ere eduki dut lantokian eta horrek blogaren kontua baztertzea behartu nau. Nola nahi ere, atsedenaldi bat hartu dudala aitortu behar dut. Gainera joan den asteburuan aterpetxe baten egon naiz eta nire bizitzaren erritmo zorua alde batean laga dut unetxo baten. Irteera honek kristoren aldaketa suposatu du niretzat. Larunbateko goizetan lanean egoten naiz normalean eta horregatik asteburuak oso laburrak ditut. Baina pasa den asteburuan ihesalditxo bat ...