Iruña-Veleiaren Bluffa

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-11-19 15:37
4

Hainbeste denbora itxaron eta gero, gaur ezagutuko da adituen erabakia.
Baina uneotan,  filtrazio batzuengatik badakigu Iruña-Veleiakoa, euskarari dagokionez behintzat, ez dela benetakoa.
Bi urte pasatu izan behar dira gaurko berria mundura zabaltzeko. Bitartean hainbat eta hainbat iritzi gurutzatu egin dira kontu honi buruz, eta irainak eta akusazioak bat baino gehiago ere.
Badirudi une batean iraultza bat bezala aurkeztu zenak oinarri zientifikorik ez daukala, hala omen dio txostenak.
Alde batetik pena handia sentitzen dut, izugarrizkoa baitzen aurkitutakoa, baina bestaldetik haserrea pizten da nire baitan, lehen unetan arkeologoek  aurkitutakoaren benetakotasuna ozenki aldarrikatu egin zuten eta.
Oraindik txosten ofiziala ez dago hedatuta, baina susmo txarrenak egia bihurtzeko zorian daude.
Galdera asko erantzunaren zain daude, ikusiko dugu zer nolako adierazpenak zabaltzen ditu adituen komisioak.
Nire partez  "txapuza" (beste hitz  gogorragoa ez  erabiltzeko) honen ardura nork hartuko duen bere gain ikusi nahiko nuke datozen egunetan
Ze pena...

jorge

jorge 2008-11-20 14:33 #1

Pelikula gehiegi ikusi ditut agian, baina, hilketa guztietan, antza, etekinik handiena ateratzen duena da susmagarria.
Zeinek atera du honetatik guztietatik "etekinik"??
CSIkoei galdetu beharko?

nerea

nerea 2008-11-20 15:14 #2

Penagarria iruditzen zait Iruñea-Veleian gertatutakoa. Ezin dut sinistu, harrigarria egiten zait  "ustez" zientzialariak eta "serioak"diren langileek nola sartu diguten ziria ikustea. Zein zen kontua, aztarnategiari publizitatea egitea? Nabarmentzea? Gizartean ilusioa piztea?

Zuk aipatzen duzu errudunak topatu eta kargu hartu behar zaiela; eta bai, halaxe da, baina nire galdera da, zergatik? Zein helburu zeukan honek guztiak? Adarra jotzea? Zientifikoei ere "iruzur" egin ahal zaiela frogatzea?

Bestetik, zelako desilusioa! Hain politak ziren irudixak!

Enfin....

flap

flap 2008-11-21 16:30 #3

Badirudi, Eliseo Gilek ez duela amorerik emango...
Ez dakit baina atzo esandakoa baino gauza inportanteagoak jarri behar ditu mahai gainean bere "duintasuna" berreskuratzeko.
Ea denbora gutxian argitzen den guztia...
Bitartean zergatik ez dituzte azaltzen publikoki ostraka guztien irudiak...oraindik betiko argazkiekin jarraitzen dugu eta...
Ea, besteak beste, nola den Descartes edo Miscart ostraka eztabaidagarri hori...

eleuskaltegi

eleuskaltegi 2009-02-10 20:45 #4

Hau lotsa hau!

Gasteizkoa naiz, eta Veleiakoa entzun nuenean ez nekien non sartu.
Gasteizkoak patatero hutsak gara,"glamour"-ik gabekoak; ez daukagu euskalkirik, eta gainera tabernako ordutegiak gero eta murriztuagoak dauzkagu. Eta orain Veleiakoa besterik ez zen falta gezurtiak ere izateko...

Ai ene, zer egingo diogu, bada?

Utzi iruzkina: