Eliseoren amesgaiztoa
Atzo Eliseo Gil arkeologoari egindako elkarrizketa ikusi nuen ETB 2 kanalean.
Laburra iruditu zitzaidan saioa, ordu erdi eskas bat kontu honi buruz hitz egiteko berehala joaten da eta.
Elkarrizketan aurkezlea eta Eliseo ez ezik, bi kazetarik ere parte hartu zuten.
Denbora gutxi eta galdera asko affaire hau argitzeko.
Aurkezlea bera izan zen zorrotzena galderetan, ahulagoak, berriz, kazetariak.
Eliseo oso gizon trebea da hitz egiten duenean eta nahiko ondo moldatu zen saioan bere iritzia mantenduz.
Niretzat saioa ikusi ondoren hauexek dira (gauzak) kontu aipagarrienak:
1. Eliseoren determinazioa.Oraindik indusketaren zuzendariak aurkikuntzaren autentikotasuna defenditzen du, (eta) baita (ere) bere taldekideen profesionalitatea ere, ia mundu guztia, eta adituak batez ere, bere iritziaren kontra egon arren,
2. Eliseoren inozokeria. (Ez da ulertzen) Nola ez zuen sumatzen aditu-komisioaren kideek bere iritziaren kontra argudiatzen ari (zirenik) zirela?. Ez da zilegi esatea dena bat-batean pasatu dela, aspalditik baitatoz aurkikuntzarekiko zalantzak.
3. Eztabaida luzerako. Kontua oraindik ez da inolaz ere amaitu. Gatazka luzea (bat) bihurtzeko arriskuan gaude. Eliseok eta bere lankideek (euren) txostena argitaratuko dute euren ikuspuntua defendatzeko.
4. Erantzun berri batzuk eta galderak airean. Ez dakit zenbat (dira) diren orain arte agertu diren ostraka "ezinezkoak": Nefertitiri buruz ez zuten ia hitz egin, Descartes, Miskart dakusa dio Gilek. Pluton izena posible dela baieztatu zuen Eliseok, Gorrotxategiren iritziaren kontra.
Galdera galdua. Ostrakak atera ziren uneko (unetakoak) argazki edo (bideoak) bideorik ba al (daude) dago??...galdera hau airean geratu zen, nahiz eta Eliseok pieza bakoitzaren inbentario estratigrafikoa badagoela esan.
Bukatzeko hausnarketa bat, Alicia M. Canto, doktoreak Terra Antiquae web orrian egiten duena:
Para un observador imparcial, que trata de mantener algo de objetividad
en medio del presente caos, llega a parecer imposible que un arqueólogo
con una trayectoria respetable y un buen yacimiento en las manos (el
mejor del País Vasco, con o sin grafitos) se lo juegue absolutamente
todo por piezas tan infumables. Sin renunciar a la hipótesis principal,
tengo que darle la razón a Gil en que algo de linchamiento hay, lo digo
tal como lo siento.
Oharrak: Iruña-Veleiako web orrian hasi dira informazio berria eskaintzen...Eliseo eta bere taldekoak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: