Hiztegi Argitaletxea...Jauna

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-10-22 09:49
1

Bart zapping eta zapping egin ostean ETB 2. Kanalean geratu nintzen "la Noche de" saioa ikusteko asmoz. Nahiz eta saioaren ondoren botatzen duten pelikula ez ikusi, saioa entretenigarria da hainbeste datu, kondaira(k) eta bestelako txaskarrillorekin.
Saioan, "Los Vascos conquistan Hollywood" izeneko atal bat dago. Atzo atal horretan zinean agertu den  Euskaldun Euskaldunena aurkeztuko zutela adierazi zuten (omen zuten).
Ez dakit zeinen (amerikar) pelikula amerikar baten pasarte bat bota zuten eta pasarte horretan tipo bat honela zioen gazteleraz: "Me llamo Hiztegi Argitaletxea...". Bigarren abizena ere esan zuen baina ez naiz akordatzen zein zen...Gero Linaresek esan zuen Aktoreak ere Euskal sustraiak dituela, Elizondo du deitura eta...
Eta hor bukatu zen kontua...ni harrituta geratu nintzen...Linaresek ez duelako ezer esan (ezer) izen-abizen zoro haiei buruz...
Ez dakit saioaren gidoigileak zertan ari ziren baina "Diccionario Editorial" izen-abizen  hain bitxiekin saltsa gehiago ateratzeko aukera bazeukaten...
Pentsatu behar dugu, gainera, (bakarrik) gazteleraz doblatuta zegoen pasartea baino ez zutela eman (eman zutela). Zergatik ez dute begiratu zein izen zeukan pertsonaiak (originaleko) jatorrizko bertsioan???
Edo gidoigileak eta baita aurkezlea ere, izen-abizen horiek nahiz eta euskara izan, benetako izen-abizenak ez direla, ez dira konturatu ala???

Georgia rule

Georgia rule 2008-10-22 13:59 #1

Georgia rule deitzen da delako fimaren izena
Hurbil zegoen filmaren zati horren jatorrizko bertsioa, Txistu y TamboliƱen blogean. Hauxe da helbidea:

http://www.blogak.com/txistuytambolin/georgia

Utzi iruzkina: