Non gorde (hainbeste) honenbeste aldizkari?

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-10-23 17:18
2

Badaramat urte pila bat hilero aldizkariak erosten (hilero). Zaletasun asko eta oso ezberdinak dauzkat, agian gehiegi, eta segun ze furixada eduki bada zaletasun (horren) horrekin lotuta dauden aldizkarien bila noa. Aldizkari zientifikoak batez ere, baina baita (ere) beste motatakoak ere.

Orain dela urte batzuk, maketak egiteko sukarra neukan, eta hainbat eta hainbat aldizkari erosi nituen maketismoarekin lotuta(k), Todomodelismo, Rcmodel, eta abar.... Gerotxoago hegazkinen furixada etorri zitzaidan eta “Volar” eta “Aeronautica” aldizkarien ale dexente erosi nituen.

Beste une batean nire perretxiko zaletasuna berpiztu (egin) zen eta “Setas y plantas” hasi nintzen erosten. Eta mendizale amorratua naizenez bada “El Mundo de los Pirineos”eri  tokatu zitzaion txanda. Aldizkari pila (bat) eta denborarekin pila erraldoia (bat).
Ez dakit zergatik baina nahiz eta aldizkari asko erosi, une batean baztertzen dut mota bat, eta beste mota baten bila noa.

Baina hainbeste aldizkari artean (aurkitu dut bat fidagarritasun osoa ematen diodana) badut bat benetan niretzat fidagarritasun osoa daukana: Gaur egun ASTRONOMIA izenekoa (deitzen dena). Orain  dela (direla) hamar urte edo, erosi nuen lehen alea, eta hortik hona hilero, hilero, kale egin barik.

Azken bolada honetan beste aldizkari interesgarri bat aurkitu dut: Elhuyar aldizkaria hain zuzen ere. Nire euskara pixkanaka-pixkanaka hobera doa eta (saiatu) saiatzen naiz aldizkari hori irakurtzen. Zientzia eta teknologiari buruzko artikulu pila (bat) dakar, nire gustukoak, eta horrela errazagoa izaten zait euskaraz irakurtzea.

Baina, aldizkarien ale kopurua (handitzen ari da) handituz doa eta laster  arazo larri bat edukiko dut hainbeste aldizkari non ote gordetzeko. Pentsa esazue Astronomia aldizkariaren ehundaka ale ditudala eta...

Aro digitalean sartuta gaude eta horregatik eskaera bat egingo nuke: ea behingoz asmatzen duten benetako paper digitala (horrelako) honelako arazoak konpontzeko.

Baina hori pasatu arte agian zuek beste ideiaren bat edukiko duzue...

Blath

Blath 2007-10-23 21:26 #1

Egia esan ez dut zure galderarentzako erantzunik... galdera bera egiten baitiot nik neure buruari... Nik aldizkariak gorde beharrean egunkariak gordetzen ditut. Kolekzionatu egiten ditudala esan liteke... Herrialde ezberdinetakoak ditut: Egipto, Kanada, Tailandia, Kroazia, Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Portugal, Suitza, Austria, Erresuma Batua, Irlanda, Argentina, Txile, Mexiko, Japonia, Hego Korea... Bi pila handi osatzen dituzte jada... bi zutaberen modukoak... eta etxean kexuja hasi dira, egunkari horiek guztiak neguan egongelan dugun su bajua pizteko onak izango direla esanez...

Ni ere denak gordetzeko toki egokiaren bila nabil... Zuk baino lehenago aurkitzen badut, esango dizut, eta alderantziz gertatzen bada... badakizu!

Benito

Benito 2007-10-24 21:31 #2

Seguruenik aldizkari horiei kariño berezia izango diezunez ez da erraza konponbidea topatzea.
Lehen ohitura zen aldizkari kuttun horiek enkoadernatzea eta egongelako apalategiak haiekin dotoretzea. Baina zure kasuan hainbeste izanda... ez dakit.
Gainera, zenbat eta zaharrago kariño gehiago hartzen diezu eta pena gehiago ematen dizu botatzeak.

Utzi iruzkina: