Kategoria: astronomia
Jope...azken bolada honetan ezinean nabil, edo lan gehiegi daukat, edo jai giroan sartuta nago, edo ideiaz eskas..., baina bloga elikatzeko nahiko petral nabil. Beno ohitura edo/eta soltura berreskuratzeko lerro batzuk idatziko ditut, nahiz eta zeri buruz idatzi ez jakin. A bai, orain bururatu zait, zer moduz astronomia pixka bat? Astronomia izugarri gustatzen zait, Astronomia esan dut, eta ez askok oker ulertzen duten bezala, Astrologia. Nik pseudozientzia horri izen berri bat ipiniko nioke, zentsu ulergarriagoa edukitzeko: "Astologia" hain zuzen. Garbi dago horoskopoen kontua ez dela n...
Badaramat urte pila bat hilero aldizkariak erosten (hilero). Zaletasun asko eta oso ezberdinak dauzkat, agian gehiegi, eta segun ze furixada eduki bada zaletasun (horren) horrekin lotuta dauden aldizkarien bila noa. Aldizkari zientifikoak batez ere, baina baita (ere) beste motatakoak ere. Orain dela urte batzuk, maketak egiteko sukarra neukan, eta hainbat eta hainbat aldizkari erosi nituen maketismoarekin lotuta(k), Todomodelismo, Rcmodel, eta abar.... Gerotxoago hegazkinen furixada etorri zitzaidan eta “Volar” eta “Aeronautica” aldizkarien ale dexente erosi nituen. Beste une batean nire ...
Gaur bi orduz eguzki eklipse batek penintsula zeharkatu du. Eguzki azaleraren %25a estali du ilargiak gurean, baina Afrika, Hego Amerika eta Asia herrialdeetan, lau minutuz bada ere eguna gau egin da.NASAk, historian lehenbiziko aldiz, eguzki eklipsea zuzenean eman du mundu osotik ikusteko bezala. Hauek diotenez, eklipse hau ohi baino luzeagoa izan da, normalean mota honetako gertakizunek bi minutu inguru irauten baitute.Orain sarean daude argazki ugari. Ikaragarriak dira irudi batzuk, merezi du buelta bat ematea.