Zein izango da egia?
Azken egunotan bi albiste guztiz ezberdinek ezuztean harrapatu naute.
Baina albiste horiek ezberdinak izan arren badute harreman estua elkarrekin, egia bihurtzen diren ala ez, laster jakingo dugu eta.
Bata Klima-Aldaketarekin lotuta dago, zientifiko batzuen arabera Artikoen izotza 2013. urterako desagertuko dela baieztatu dute eta.
Bigarrena berriz, Monegrosen 2015. urterako eraikiko duten makrohipermegafaraoniar proiektu zoru berri hau.
Nahiz eta albiste biak sinesgaitzak izan, nik uste dut bigarrena aukera gehiago daukala egia bihurtzeko.
Hala izaten bada, espero dut Klima-Aldaketaren katastrofistak lasaiago ibili daitezkeela, eta Klima-Aldaketaren arazoa era razional batean har dezatela
Beno, denbora gehiegi ez dugu itxaron beharko, laster jakingo dugu bi albiste hauetariko zein izango den benetako errealitatea.
Iruzkinak
nerea 2008-01-10 14:27 #1
<P>Espero dut ez bata ez bestea gauzatzea. Monegroseko asmo hori ikusita, "Inuzente" eguneko albiste barregarri horietako bat ematen du. Ezin dut sinistu horrelako proiektua burutu daitekeenik. Zertarako hainbeste megaparke, megahotel, megahiritematiko?? Sinestezina, benetan</P>
Utzi iruzkina: