Klima-aldaketa

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-10-24 16:28

Jope, nola jarri dira (diren) gure politiko guztiak...beno zer nabil esaten... politikoak, kazetariak, ekologistak eta ia edozein bozeramale...

Badirudi mendeko fetitxea aurkitu dugula eta  benetako egi sakratu honen kontra zer edo zer esatea bekatu mortala dela.

Eta Rajoi gizajoa hanka sartzeko trebetasuna itzela erakusten ari zaigu, bai.

Zertan zebilen Mariano, horrelako gauza hain “politikamenteinkorrekta” esateko.

Joan zen astean Marianoren alderdi-kide batek, Mayor Orejak hain zuzen ere, Frankismoren apologia egin zuen eta guzti, baina hori txotxolokeria bat da, Marianok esan duena konparatuz, mesedez...

Nola ausartu zen Mariano horrelakoak esaten?

Agian pentsatzen du datorren hauteskundeetan jai daukala, eta bere bizitza politika amaitzera doala, eta libreago sentitu da bere benetako iritzia esateko, nork daki.

Gauza bat argi dago, PPren kontrakoei “a huevo” laga die estrategia eta jo eta ke ari dira hortik.

Kontu hau, Klima-aldaketarena, ia alde batetik ikusten da bakarrik eta hedabidetik bonbardaketa bezala erabiltzen da eta gainera jarrera batekin guztiz akritikoa.

Esaten dute gauza bat errepikatzen bada, behin eta berriro, azkenean egia dela pentsatzen dugula, eta nik uste horrelako zerbait pasatzen ari dela Klima-aldaketarekin.

Ni, eztabaida honetan Marianokin nator, nahiz eta gauza herrikoia ez izan, eta jendeari Klima-aldaketari buruz iritzi desberdinak irakurtzera animatuko nioke, esate baterako Anton Uriartek bere blogan idazten duena.


Utzi iruzkina: