Bitxikeriak

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-11-17 12:57
1

1- Joan zen asteazkenean lagun batek anbulatorioko parkeko zuhaitzei buruz berriak ekarri zizkidan. Lagun honen auzokide batek Udaletxeko zerbitzuetan egiten dut lan, eta berak kontatu zion istorioa.

Udaletxeko langileak jo eta ke ari ziren zuhaitzak birlandatzen eta bi leku ezberdinetara eraman zituzten: Saratsuegi auzora batzuk eta Armeria Eskolara beste batzuk. Tamalez, langile honen arabera, zuhaitz handiak ezin zituzten birlandatu, gaixoak baitzeuden eta bakarrik zuhaiskak landatu zituzten leku berri horietan. Penagarria baina badirudi gereziondo japoniar barik geratu garela.

 

2- Asteazkenean ere, gauean, etxean nengoen telebistaren aurrean “zapping” egiten. Lurreko Telebista Digitalak izugarri kalitateko irudiak ematen dizkizu baina baita kanal asko ere, eta  telebistaren manduarekin gora eta bera nenbilen zer edo zer ikusteko bila. Une batean Tele5 Sport kanalean saio interesgarri bat topatu nuen: Saio horretan neska eta mutil batzuk prestatzen ari ziren New York iriko Maratoia.  Kapitulo horretan New Yorken zeuden lasterketa egiteko prest, eta hor geratu nintzen euren partizipazioa ikusten. Neska-mutil horien artean, bazegoen mutil bat, lodi samarra, 120 kilo baitzeuzkan. Baina mutil hau nahiz eta lodia egon maratoia osoa bukatu zen bost eta piko orduetan, ez dago txarto.

Saioa bukatu zen eta beste programa batzuetara jo nuen...azkenean Kalaka ari nintzen ikusten eta saioa bukaeran Behobia-Donosti lasterketari buruz erreportai bat jarri zuten. Hor zegoen Iñigo Agirre mikrofono bat eskuetan helmegura iristen pertsonei galdezka. Batzuk pozik, beste batzuk neketsu eta Agirrek jo eta ke mikrofonoarekin. Bat-batean kamara mutil baten gainean jarri zuen arreta, hor nengoen ni begira, eta hara non datorren berriro  aurreko potoloa. Helmuga pasatu bezain laster Agirre hurbildu zen eta ea zer moduz zegoen galdetu zion. Mutilak hauxe erantzun zion, “bada pixka bat nekatuta, orain dela hamabost egun New York-ko Maratoian ere hartu nuen parte eta”. Une horretan Inigo Agirre hasi zen barrezka, sinestu ezinean mutil lodi horren esaten zuena. Oraindik Iñigo Agirrek pentsatuko du “bazilada” bat izan zuela, eta baita gainerako jendea ere. Baina ezinezkoa ematen arren egia zen esaten zuena. Harrituta geratu nintzen, nire partetik mutil horri hauxe esango nioke: zorionak eta segi horrela.
Eta beste alde batetik, elkarrizketak egiten dituztenei, profesionaltasun gehiago eskatuko nieke, errazena da azalatik pasatzea eta sakonean dagoena ez ukatzea eta.

Nerea

Nerea 2007-11-20 14:36 #1

Nik ere ikusi nuen saioa, eta harrituta geratu nintzen ikustean zelan sartzen zien mikrofonoa ahoan, jota ailegatzen ziren korrikalariei. Gogortxoa iruditu zitzaidan justu helmugara iritsita, zelan jartzen zen aurkezlea tartean, bere "irudi eta deklarazioak" jaso nahian. Jendea zisko eginda, arnasestuka eta kazetaria bere lana "profesionaltasunez"-edo egin nahian, ia-ia barrezka. Ez dakit, askotan inpresioa daukat gaur egun dena dela baleko, telebistan azaltzeko aitzakian baldin bada. Laster hilzorian dagoen jendea ere hortxe ikusiko dugu kazetari jator baten kamara aurrean, irrabarre lotsati batez bere burua justifikatu nahian.


Utzi iruzkina: