Euskararen Maratoia lasarte-oriatar askok euskaldun izateko duten nahia sinbolizatzen duen jai bat da. 1986an hasi eta lau urtez behin egiten, ospatzen, duten jai bat. 40 ordu, etenik gabe, irauten duen jai bat. Eguneroko maratoia, benetakoa, elikatzen laguntzen dien jaia.Euskararen Maratoia larunbatean goizeko 8:00etan hasten da eta igandean gaueko 12:00etan amaitu. Bitartean, Maratoia, 5 minutu baino handiagoko isilunerik ezin izan dezakeen etengabeko mikrofono bat da.40 orduak herriko plazan hezurmamitzen dira eta oholtza zortzikote batek dinamizatzen du, umorea ardatz duten eki...


Gexanek aspaldi  zuen susmoei  arrazoia emanez, bere akilesen zurdak nahikoa esan du eta oporrak eskatu dizkio.Orainarte ongi portatu denez, Gexanek baiezkoarekin erantzun eta  oporrak eman dizkio, ikusiko degu maratoirako bueltatuko den.....


Bitxikeriak

1
euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-11-17 12:57

1- Joan zen asteazkenean lagun batek anbulatorioko parkeko zuhaitzei buruz berriak ekarri zizkidan. Lagun honen auzokide batek Udaletxeko zerbitzuetan egiten dut lan, eta berak kontatu zion istorioa. Udaletxeko langileak jo eta ke ari ziren zuhaitzak birlandatzen eta bi leku ezberdinetara eraman zituzten: Saratsuegi auzora batzuk eta Armeria Eskolara beste batzuk. Tamalez, langile honen arabera, zuhaitz handiak ezin zituzten birlandatu, gaixoak baitzeuden eta bakarrik zuhaiskak landatu zituzten leku berri horietan. Penagarria baina badirudi gereziondo japoniar barik geratu garela.   2-...


Hemen duzue 2007. urteko zegama -  aizkorri mendi maratoiaren bideoa. Ikusi mapa handiagoa


Zenbat denbora agoantatuko zenuke zuk telebista batena aurrean lorik egin gabe? Ba Bilboko Fnac-ean, zelan ez Bilbo Handian, proba egin dute. Emaitza 35 ordu izan da. ‘Lost’ izeneko Amerikar Estatu Batuetako telesailaren lehen eta bigarren denboraldiak ikusi dituzte bata bestearen ostean. Urriaren 8ko goizeko hamarretatik hurrengo eguneko gaueko bederatziak arte. 50 pertsonak parte hartu zuten eta 35 agoantatu egin zuten etengabeko maratoi honetan. Gainontzekoak deskalifikatuak izan ziren mugikorra erabiltzeagatik, onartuta zegoen denbora baino gehiago erabili zutelako edo ezin izan zutelak...