Azatzak 48: Euskararen maratoia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-10-18 08:12

Euskararen Maratoia lasarte-oriatar askok euskaldun izateko duten nahia sinbolizatzen duen jai bat da. 1986an hasi eta lau urtez behin egiten, ospatzen, duten jai bat. 40 ordu, etenik gabe, irauten duen jai bat. Eguneroko maratoia, benetakoa, elikatzen laguntzen dien jaia.

Euskararen Maratoia larunbatean goizeko 8:00etan hasten da eta igandean gaueko 12:00etan amaitu. Bitartean, Maratoia, 5 minutu baino handiagoko isilunerik ezin izan dezakeen etengabeko mikrofono bat da.



40 orduak herriko plazan hezurmamitzen dira eta oholtza zortzikote batek dinamizatzen du, umorea ardatz duten ekitaldiak berariaz prestatuz eta herritarrek prestatuta dituzten emankizunei bide emanez (parte hartzeko baldintza da Lasarte-Orian jaio, bizi edo lan egitea).

Maratoiaren ardatza euskara da eta bere baliorik kuttunenetakoa, berriz, herriko euskaltzaleak, beren tira-bira ideologikoen gainetik, jaiaren inguruan biltzea. Maratoia da, korritu gabe, oso ongi esplika ezin daitekeen zerbait.

Hitz hauek ez dira neureak, neure egiten baditut ere. Iñaki Arrutirenak dira eta artikulu honetan azaltzen ditu azaldu beharrekoak nik baino hobeto.

Maratoia ez dadila eten …


Utzi iruzkina: