Maratoia telebista aurrean
Zenbat denbora agoantatuko zenuke zuk telebista batena aurrean lorik egin gabe? Ba Bilboko Fnac-ean, zelan ez Bilbo Handian, proba egin dute. Emaitza 35 ordu izan da. ‘Lost’ izeneko Amerikar Estatu Batuetako telesailaren lehen eta bigarren denboraldiak ikusi dituzte bata bestearen ostean. Urriaren 8ko goizeko hamarretatik hurrengo eguneko gaueko bederatziak arte. 50 pertsonak parte hartu zuten eta 35 agoantatu egin zuten etengabeko maratoi honetan. Gainontzekoak deskalifikatuak izan ziren mugikorra erabiltzeagatik, onartuta zegoen denbora baino gehiago erabili zutelako edo ezin izan zutelako gehiago agoantatu.
Hau izan da Euskadin egin den azkeneko froga, ez genuen nahiko Bilboko handikeriekin eta orain beste bat egin behar izan dute, tontoak bezala telebista aurrean. Onartu beharra dago aukeratutako telesailak kalitate handia duela, baina horrek ez du justifikatzen honelako inozokeriarik egitea, kutxa tontoaren aurrean ezen egin gabe eta gaina errematatzeko irabazleak jada kapitulu guztiak zazpi aldiz ikusita dauzka. Harrigarria, piskateko arrazionaltasuna mesedez.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: