Beti errudunak
Aspertuta nago, beti lelo berarekin dabiltza eta. Munduan zehar pasatzen den edozer gauza, gizaki arruntaren errua. Beti guregan jartzen digute gaitza. Eta azkenean geuk izan behar dugu, arazoak konpondu behar ditugunok
Radio Euskadin klima-aldaketari buruz inkesta-ikerketa bat egin dute.
Inkesta honen arabera biztanleek nahiz eta klima-aldaketa famatu honetan arazo larri ikusi, ez dute bizimodua aldatu nahi.
Hori bai bekatu mortala
Jakintsu batzuen iritziz gizaki arruntaren bizimodua aldatzea derrigorrezkoa da, gainean dauzkagun arazo larri guztiak eteteko
Guregan beti ardura eta errua.
Gure bizimodua aldatzen ari da eten gabe, baina gure eskuetan ez daukagu bizimodu honen gida, batzuek horrela dela esan arren.
Gizarte moderno honetan erabat telegidatuta gaude eta azken boladan telegidatzen gaituztenen ausardia handitu da nabarmen.
Eskema sinple batekin beraiek nahi dutena eragitera gaituzte: hainbat hedabide erabiliz, edozer gauza edo arazoa azaltzen dute eta guregan errua botatzen dute, eta nahiz eta benetako soluzioa beste arlo batean egon, guri eskatuko dizkigute elkartasuna, laguntza eta azken finean dirua, gakoa, beste gauzetan bezala dirua da eta.
Bitartean multinazionalek eta munduko Estatu boteretsuek lasai-lasai, nahi dutena egiten
Aski da, akaso guk geuk asmatu dugu bizi garen gizartea??...Orduan zergatik konpondu behar dugu "goiko arduradunek" txarto egin dutena??
Iruzkinak
leire 2007-12-11 17:43 #1
Errazoi osoa duzu. Gu gara orain errudunak, nahiz eta eurek erabakirik garrantzitsuenak hartu. <br />Garraio publikoa, adibidez, penagarria da, horregatik askotan autoa hartzea beste erremediorik ez dugu. <br />Hori bai, gure partetik ere egongo da ezer egitea, ezta?<br />
jorge 2007-12-12 14:19 #2
Mario Benedettiren liburu batean (barkatu baina ez dut izena gogoratzen) irakurri nuen gauza bat oso gustuko izan nuena: bere ustez gaur egungo agintari-politikoen gainean badago beste talde bat benetan gure bizitza kontrolatzen duena. berak "decididores" hitza erabiltzen zuen pertsonaia hauek aipatzeko eta horien artean banku edo komunikabideen agintariak jartzen zituen. Azken finean guk ez dugu botoa ematen, adibidez, "Fondo Monetario Internacional" izeneko erakunde erraldoi horren zuzendaria aukeratzeko eta horrek agintari politikoak baino ahalmen handiagoa dauka, ezta?
Utzi iruzkina: