boga

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-02-20 11:59
2

"Boga" programa erabiltzen dut euskara ikasteko...

Orain dela hiru urte hasi nintzen, lehen, gazteago naizenean AEKn ibili nintzen urte batzuetan, oso gustora. Garai hartan (edo hartako garaian???) BUP eko ikaslea nintzen eta denbora pixka bat neukan ikastaroetara joateko. Baina gaur egun lanpetuta nabil, gainera bi seme txiki (txikiak) ditut eta horregatik ezinezkoa bihurtu zait Euskaltegi batera hurbiltzea.

Nire lantokian internet erabiltzen dut egunero. Egun batean pentsatu nuen (zeozer) zerbaitek egon behar (zela) zuela euskara ikasteko internet erabiliz, eta horrela aurkitu nuen Boga...

Boga sistema HABErena da eta Haberen euskaltegi batean matrikulatu egin behar zara programa hori erabiltzeko (erabil dezan??)

Zure euskara(zko)-maila jakin eta gero hango irakasleek emango dizkizute Bogaren kurtso cdak. Gero zuk nahi duzun tokitik erabili(ko) dezakezu Boga, internearen konexioa baldin badago, jakina.

Eta horrela nabil, batzuetan lantokitik eta beste batzuetan etxetik Boga ren saioak pixkana-pixkana gainditzen.

7. Cdan nabil (7. kurtsoan gutxi gora behera) eta beno nahiz eta idazlan gehiegi izan orain arte nahiko ondo moldatu naiz ea hurrengo kurtsoetan hain ondo jarraitzen dudan

Animo!

Animo! 2007-02-23 10:43 #1

Animo mutil, gauza ikaragarri ona da idaztea. Gauza askotarako, baina baita hizkuntzak ikasteko ere. Beraz, animo eta aurrera. Ez dakit nahi izango duzun zure testuetan agertzen diren hizkuntza-zalantzak edota akatsak besteok argitzea edo zuzentzea. Nik baten bat argitu ahal dizut:

bi seme txiki ditut

garai hartan

zerbaitek egon behar zuela (zerk edo zerk egon behar zuela)

programa hori erabiltzeko

euskara-maila

pixkanaka-pixkanaka

erabil dezakezu, edo erabili dezakezu

Estebe

Estebe 2007-02-23 21:24 #2

Ez haiz makala ez!

Bi ume etxean, hiru blog airean, lana eta euskara ikasten!

Nik Boga irakasle bezala erabiltzen dut Brasilgo São Pauloko Euskaltegian, experientzia benetan polita teknologia berriak eta brasildarrei euskara irakastea.

Aupa motel eta segi horretan!

besarkada bat

Estebe

Utzi iruzkina: