Euskara eta semeak

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-02-28 10:41

Komentario baten batek esan zidan nahiko ausarta naizela bi ume txikiekin, lanean aritzeko,  blogetan idazteko, eta horretaz gain euskara ikasteko. Baina nire kasuan behintzat, semeek bultzakada handia eman diote nere euskarari. Horrela da bai, ez dakit baina, txikiekin beti egin dut berba euskaraz, eta pixkanaka-pixkanaka euskara berpiztu egin da nire buruan. Lehen momentutan euskara simple batekin ondo moldatzen zara, baina umeak hazten direnean euskara gero eta konplexuagoa behar duzu(n) gauzak ondo azaltzeko. Une horretan konturatzen zara zure euskara-maila hobetu behar duzula zure umeekin euskaraz berba egin nahi baduzu. Horregatik berriro hasi nintzen aspalditik baztertuta neukan  euskalduntzeko prozesuarekin . Momentu honetan nire seme nagusiak 11 urte ditu, besteak oraindik 5, eta biok D ereduan egiten dituzte ikasketak. Jadanik ez dira sehaskako umeak eta horregatik gero eta zailagoak dira gure artean ditugun elkarrizketak (solasaldiak). Baina gauza hori txarra izan beharrean, mezede handia izan da niretzat, eta indar berriak eman dizkit aurrera jarraitzeko.


Utzi iruzkina: