Lekeitiokoa

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2010-10-13 15:41
3

Atzo, martitzenean, mendira joan nintzen perretxikoen bila. Beno egia esateko onddoetan ibili nintzen. Eguraldi lehorra pasata, bazen ordua, jai-eguna aprobetxatu nuen inguruak miatzeko.
Zapatuan ere mendian ibili nintzen eta nonbait onddo berriak ikusi nituen. Txikiegiak zirenez bertan laga nituen  martitzenerako haziak jasotzeko... Inuzentea, atzo perretxikoena, ez ziren arrastorik.
Horregatik beste toki "ez hain ezagunetarantz" abiatu nintzen.
Ni Eibarko inguruetan mugitzen naiz, nahiz eta basoak gero eta itxiagoak egon...baina beno bizpahiru onddo etxera eramateko lekutxo aproposak ezagutzen ditut. Baina hori lortzeko pinudiz pinudi eta pagadiz pagadi ibili egin behar da.
Horretaz nenbilenean, pista batean norbaitekin egin nuen topo. Gizona zelai batetik zetorren, eta poltsa bat zeraman eskuan.
-Egunon..esan zidan
-Egunon...ze perretxikotan?
-Bai...erantzun zidan eta poltsan zeraman dozena-erdi bat onddo  erakutsi zidan...
-Koño, non topatu duzu pinudian?
-Bai erdi-erdian eta denak batean...
-"Botadia" ba al dago, ez?
-Bai hasten ari da...
Eta pistatik erromara bat irekitzen beste toki batera abiatu zen...
Arraro pixka bat iruditu zitzaidan bide horretatik norbait topatzea, baina beno perretxikoen denboraldian jende asko hurbiltzen da mendira. Nire bidea jarraituz segituan kotxe bat topatu nuen...
-Segur aski gizonarena izango da...pentsatu nuen
- aiba...zer jartzen da hor?...Oxtias "Lekeitioko Udala"...Alajaina!!! Lekeitiotik hona onddoen bila???...
Gero "ipsofaktuan" ideia bitxi bat bururatu zitzaidan...
-Gizon hau akaso,  blog honetara hainbat erantzun bidali zituena izango al da?? Auako pagadiari buruz eztabaida itzela eduki nuenekin gizona ote??
Akordatu nintzen kurioso iruditzen zitzaidana Eibarko inguruari buruz eztabaidatzea eta testuetan  "Lekeitiotik" sinadura agertzea...
Horrela geratu nintzen, moskeatuta, tamalez ez nuen ikusi berriro gizona.
Segur aski aspaldi ez du blog honetatik pasa (normal neuk ere urtebete bat daramat horrela), baina kasualitatez berriro jausten bada hemendik, nire agurra beroena... ea hurrengoan berba gehiago egiten dugu elkarrekin...
PD: Portzierto azkenean neuk ere topatu nituen onddo batzuk...

2010-10-19 14:12 #1

Aspaldiko, Edu:

udazkena, perretxikoak eta bloga berriro martxan! pozten naiz. Nik ere gogoratzen dut Lekeitioko horrekin izan zenituen eztabaidak, pagadi bat zela eta. Gizon bera ote zen? Pista jarraitu beharko diozu.

Beno, ni ez naiz perretxikotara joaten, baina jatea gustuko dut, eta blogak irakurtzea ere bai. Beno, animo eta segi idazten.

Nerea

Edu

Edu 2010-10-19 17:25 #2

Aupa Nerea... zer moduz, konpondu duzue Euskaltegiko kontua??
Lanak lagatzen banau laster bueltatuko naiz Euskaltegira ( hori espero dut behintzat...)
Lekeitiokoari dagokionez, oraindik ez nago ziur baina uste dut gizona bera zela...
Joan zen asteburuan haren kotxea ikusi nuen berriro leku horretan... baina ez nuen berekin topo egin...
Zoritxarrez azken urte hauetan Pagadiaren egoera txarreragora joan da (haizearekin bizpahiru edo gehiago pago jauzi dira eta) eta ez du ematen ( nahiz eta pagadiaren jabeek lan asko egin) konpontzeko bidean dagoenik...
En fin...
Eskerrik asko zure erantzunagatik
Ondo izan

2011-11-25 23:51 #3

Lekeitiotik

Azpaldi onetan neiko biar eduki diot eta ez diot egin kaso andirik bok oni baina ikusten dutenez kuriozidadea duzue ni izan banitz edo ez,bakarrik naidot komentau au idasten nagoen bitartian ikusten ari naiz zelako zua duen auako pagadiko egurrak nire beheko zuan.
Gorantziak denoi da gausa bakarra GORA ISUNTZA.

Jaime

Utzi iruzkina: