Gorroxixa Berri
 Azken bolada honetan "a tope" nabil proiektu berri batekin...
Azken bolada honetan "a tope" nabil proiektu berri batekin... 
Betidanik
 arboletan eraikitzen diren etxetxoak izan ditut gustuko, tamalez 
inguruan dauzkadan zuhaitzak pinuak dira batez ere eta beraien enbor 
luzeak ez dira egokienak txabola bat muntatzeko. 
Agian enbor edo 
poste batzuk erabiliz...baina nondik atera? Horretaz nengoenean 
lehengusu batek etxe zahar batetik egurra pila 
zekarrela sua egiteko...
Bat batean nire arazoak konponduta...
Ez nuen denbora gehiago galdu eta ziztu bizian zutoin sendo batzuk hartuz  hasi nintzen eraikitzen "Gorroxixa Berri".
Hona hemen argazkietan  eraikuntzaren prozesua...
 Txabolatxo bat baneukan jada eginda...
Txabolatxo bat baneukan jada eginda...
 Leku berean jarri nituen oinarrizko zutabeak
Leku berean jarri nituen oinarrizko zutabeak
 
 Gero lurreko oholak jarri nituen
Gero lurreko oholak jarri nituen
 
 Listoi batzuk erabiliz txabolaren estruktura eraiki nuen eta ohol ezberdinekin hormak eta teilatua jarri nituen
Listoi batzuk erabiliz txabolaren estruktura eraiki nuen eta ohol ezberdinekin hormak eta teilatua jarri nituen
 
 
 Balkoitxo bat egin eta teilatuko leihoak jarri nituen
Balkoitxo bat egin eta teilatuko leihoak jarri nituen
 ...eta une honetan teilaturen teilak jartzen ari naiz...
...eta une honetan teilaturen teilak jartzen ari naiz...
Laster informazio eta argazki gehiago...

Iruzkinak
JJ 2012-04-27 16:26 #1
Zorionak. Txabola zoragarria eta zuk zeuk egina!! Hau inbiria hau...
Utzi iruzkina: