Kategoria: usartza
Orain dela bi aste familiarekin bueltatxo bat ematera joan nintzen mendira. Aspalditik bertan egon ez ginelako eta Usartzatik gertu egoteagatik, Akondia tontorrera joatea erabaki genuen. Egia esanda, hara joateko beste gauza bat neukan buruan. Aste horretan Akondia tontorreko gurutzearen argazki bat ikusi izan nuen web-orri batean eta argazkipean hauxe jartzen zuen: “Restos belicos de la guerra civil debajo de la cruz de Akondia”. Harrituta geratu nintzen, sekula ez nuen halako gauzarik ikusi gurutze horretan eta. Horregatik joan ginen hara domeka hartan. Tontorrera hurbiltzen ginene...