Baztanen mediku eskualduna nahi dut from Euskararen Kontseilua on Vimeo.


AZALKERIA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-10-18 22:08

Zurikeria edo itxurazalekeria dira hitz honen sinonimo. Zerbait, bere itxura besterik ez duena. Horrelaxe dio Harluxet hiztegiak kontsultatu dudanean. Eta, definizioa ikusita, hainbat adibide etorri zaizkit burura, hipokrisiaren adibideak, alegia; faltsukeriarenak.   Guztietan nabarmenenak, maiz, politikak ematen dizkigu. Beharbada horregatik gaude herritarrok hain nazkatuta politikarekin; edo, hobeto esanda, alderdikeriarekin. Eta, aspaldion, perlarik distiratsuena politikeria-kontu hauetan, ezbairik gabe, Francisco López portugaletetarrak utzi digu bere “Euskara askatasunez” manifest...


Euskaraz bizitzea ezinezkoa daukagula, gauza jakinekoa da. Baina azken egunetan pasa zaizkidanak kontatu nahi ditut ez sinestekoa delako.Hamabost bat egun badira aita izan naizela, ba jaiotza horren bizipen ederren ondoan bada hamaika paper bete eta aurkeztu beharra... Gehiegi luzatu gabe ondoko ibilbidea egin eta ondorioak nozitu ditut:Mendaroko ospitalean. Euskaraz egiteaz lotsatzen zen emaginarekin hasi, erizain euskaldun peto-petoak lehenengo hitza erderaz egiten, bete beharreko paper gehienak gaztelera hutsean, Ospitaleko agiri ofizialak gaztelera hutsean... eta guzti hau norbera eteng...


Hona hemen blog honetan bertan eta ERABILI.com webgunean nik neuk, Lander Landak, plazaratutako idazki ironikoari Osakidetzako Donostia ospitaleko euskara-batzordeak emandako erantzuna. Jarraian, neronek erantzun diot ostera ere. :::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::: 2008-09-17 /  Donostia Ospitaleko Euskara Batzordea Ausartegia, benetan, Landa jauna. Bai, ausartegia diogu, zeren Donostia Ospitalean bi egunetan ordu batzuk eman, lagun erdaldunaz beste inorekin mintzatu ez eta, hala ere, errotulurik zaharren...


Hona hemen, oraintsu, erabili.com webgunean argitaratu didaten iritzi-artikulu bat. Bertan, Osakidetzako Donostia ospitalean behatutakoa kontatzen dut, sakelako telefonoz ateratako argazki batzuekin ilustraturik.       Eskerrik asko, zinez, ERABILI.COM webgunearen arduradunei. Lander Landa.         Egunotan, Osakidetzako ospitale batean izan naiz. Bisitan joan natzaio gaixorik ibili den lagun erdaldun bati; Donostia ospitalera, hain zuzen. Estreinako aldiz izan naiz ospitale horretan, nik beti Nuestra Señora de Aránzazu deitzen zela uste izan dudan berean...


Anbulatoriora joan eta ordu bete medikuari itxaroten izaten zaituztenean gauza askotarako denbora  izaten duzu: senarrak obrak ikusten ari diren bitartean goiza pasatzera itxarongelara joaten diren amonei entzun, bertako eserlekuen egoera prekarioaz jabetu, pediatriako ateraen inguruan jolasean dabiltzan umeei begiratu, bi andre txandaren kontura eztabaidatzen ikusi (ia jo dira), lurreko baldosak zenbatu, sapaieko humedade mantxei estau forma bilatu (Frantzia eta Japonia aurkitu ditut), ordulariaren segunderoarekin hipnotizatuta geratu eta hoberena, kortxoetan zintzilik dauden kartelak...


70.000tik gora lagun 3.000 lanpostu sari. Lanpostu finkoak gehituko dira horrekin osakidetzan, eta lan eskubideak hobetu langileentzat. Honela jaso dute Berrian.Baina 3.000 horietatik %20ean soilik izan da beharrezkoa euskara perfilen bat edukitzea. Beraz, euskaldunon hizkuntza eskubideak non geldituko diren jakitea ez da zaila.Honen aurrean EHE-k protesta ekimena burutu du oposaketetako azterketak egin diren BEC-en. Ukan birusak bazuen nahiko lan baina nik ez nuen handik ikusi... Polizia protestako kide bat identifikatzen,BEC kanpokaldeko kontzentrazioaEsaminak egiteko gelatzar baten irudia


Tristea. Horixe da hitza hau definitzeko. Luistxo Fernandezek ostiralean iragarri zuen Sustatun: Osakidetzaren txanda zerbitzua ez dabil Firefox-ekin. Gaixorik bazaudete bigarren gaitza izango duzue internetez medikua eskatzeko: Internet Explorer-ekin egin beharra.


Copyright-aren inguruan behin baino gehiagotan jardun da ITBko irakaslea bere saioetan. Ez da txantxetan hartzeko kontua. Eitb24.com guneak duela egun batzuk jakinarazi zuenez, Osakidetzari 300.000 euro eskatu dizkio Asturiasko enpresa batek. Oposizio batzuen galdetegiak egiteko, internetera jo eta copy-paste formula aukeratu zuten. Batutako 3.000 galderetatik, 1.000 enpresa honek ikastaro baterako egindakoak omen ziren. Irakurri gehiago hemen.Irudia Osakidetzaren gune ofizialetik gureganatua.Iturria: Berriemaile.


Azken iruzkinak