Goiz pasa anbulatorioan

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-03-16 11:46
6

Anbulatoriora joan eta ordu bete medikuari itxaroten izaten zaituztenean gauza askotarako denbora  izaten duzu: senarrak obrak ikusten ari diren bitartean goiza pasatzera itxarongelara joaten diren amonei entzun, bertako eserlekuen egoera prekarioaz jabetu, pediatriako ateraen inguruan jolasean dabiltzan umeei begiratu, bi andre txandaren kontura eztabaidatzen ikusi (ia jo dira), lurreko baldosak zenbatu, sapaieko humedade mantxei estau forma bilatu (Frantzia eta Japonia aurkitu ditut), ordulariaren segunderoarekin hipnotizatuta geratu eta hoberena, kortxoetan zintzilik dauden kartelak irakurri. Horrela esaten zuen hoberenak:

                “No se admiten pacientes sin cita previa”

               “Txanda gabe gaixorik ez ditugu hartuko”

…eta gaixo ez badaude bai? Aupa Osakidetza! horrela bai. Mundu hau erotuta dago…

bewater

bewater 2007-03-16 12:43 #1

<p>Zitarik gabeko gaixoak Urgentzietan sartzen dituk eta gaixo egon gabe ere makina bat amona joaten da egunero medikuarengana, badaezpada...Inglaterran badaezpadakoei bi libra kobratzen die, hurrengoan hobe pentsa dezan...</p>

<p>Niri ez litzaidake gustatuko txadarik gabeko pertsona bat niri aurretik sartzea are eta gehiago orduerdi itxaroten egon ostean...</p>

indezent

indezent 2007-03-16 16:51 #2

Manolete... neri ere ez. Kontue dek kartela gaizki zeokela idatzita. Denbora gehiegi hoa Inglaterra alde hortan, euskera ere ahazten ari zaik

bewater

bewater 2007-03-16 17:40 #3

Arrazoi dek lagun, hemengo janari toxiko hau dek, hik preparatu txuleta onak hilabete bukaerarako, nahiz eta tripak agian ez dik horrelako aldaketa gogorra jasango egn batetik bestera...

indezent

indezent 2007-03-16 17:53 #4

Lasai, sagardoak lagunduko dik aldaketa xamurtzen

itziar

itziar 2008-09-11 16:52 #5

<P>euskaldun berri bat naiz eta paciente&nbsp;esateko ez dut beste&nbsp;forma bat aurkitu, hau da gaixorik, nola izan beharko litzateke ondo egoteko?</P>
<P>mila esker</P>

indezent

indezent 2008-09-11 20:02 #6

Kontua ez da hitza, forma egokia da. Arazoa hitzen orden eta erabilpen&nbsp;okerrak&nbsp;ematen du gaizkiulertu bat sortuz hitzaren zentzu bikoitza dela eta. "<EM>Ez dugu gaixorik txanda gabe hartuko</EM>" edo "<EM>Ez ditugu gaixoak hartuko txanda gabe</EM>"&nbsp;ondo&nbsp;egon daiteke&nbsp;baina idatzita dagoen moduan ematen du gaixo badaude ez dituztela hartuko eta gaixorik ez badaude ordea, ba agian bai.


Utzi iruzkina: