53 saialdi hizkuntza gutxiagotuen estatusa argitzeko
Frantziako Parlamentuan azken mende-erdian egindako saialdi kopurua omen. Eta orain zer? 54.a? Zer lortzeko? Onenean ere euskara frantsesaren menpeko izatera kondenatuko duen sasi-status bat? Edota beste ezezko borobil bat? Enegarren mesprezua euskaldunontzat?
Gure hizkuntzak ez dauka zertan beste baten menpeko izan. Gure bizitza euskaraz burutzeko, euskararentzat status egokia behar-beharrezkoa dugu. Euskara ofiziala, berezkoa, lehentasunezkoa eta ezagutu beharreko gisa azalduko duen statusa. Hori da bidea, gainontzean ezin izango da berreuskalduntze prozesurako beharrezko hizkuntza politikarik garatu.
Horren adibide gorena EEP dugu. Bertako presidente Brisson bera ere eztabaida posibleari "beha" omen dago, Frantziako Gobernuak agindutakoaren aurrean men egin besterik ez duela onartuz lasai antzean. Zer kristo da beraz EEP? Zertarako behar dugu euskaldunok EEP gisako erakunde bat? Dirulaguntzak kudeatzeko? Frantziak agindutakoa betetzera kondenatua dagoen erakunde batek salbaziora eramango ote du euskara?
Frantziako zein Espainiako Gobernuari begira egoteke, eraiki
dezagun euskarak behar duen statusa lortzeko dinamika Euskal Herri
osoan zehar, horretarako beharrezko aldaketa administratibo-juridikoak
exijituz. Gaur egungo ukazioa gainditzeko, gure hizkuntza eta herriaren
subirautzaren alde egin dezagun bada.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: