Euskalduna izateagatik zigor bikoitza!
11 urtetako borrokaren ostean, badirudi Gabiren epaiketa bukatzear dela. 11 urte, hamaika borroka egin dira epaiketa hau dela eta.
Atzo bertan "visto para sentencia" gelditu zen kasua, honela jaso dute kontua Berrian eta Garan (españolez).
Iruzkinak
Arianne 2007-11-08 15:36 #1
Kasualitaterik ez dago, ezta euskaldunontzat ere. Zure blogarekin tope egin dut, Unai, eta baita gustora irakurri be. Euskaldunon iritzi, kezka eta hausnarketak jaso beharra dago, eta norberak berarentzat gordetzea baino hobe alkarrekin banatzea. Euskara bera moduan, banatzea hobe norbere buruarekin bakarrizketan jardutea baino.<br /><br />Mendiak laguntzen du burua argitzen. Buruaren egunsentia dela esango nuke mendian emandako lehen pausoa. Halaxe, euskaldun edo vasco izateaz hausnartzen ari nintzen, Udalaitzeko ahuntzen ondoan, eta burutapen batzuk izan nituen. Zelako kontrajarpena ezartzen diguten euskaraz ez dakienari euskaldun deitu behar horrekin. Baliteke vasco esanda Euskal Herrian bizi den izendatu ahal izatea. Halaxe egiten dute askok. Baina kontuan izanda euskaraz euskaldun izatea euskara edukitzea, euskara erabiltzea, euskara izatea dela, nola esan dezake euskaldun batek Euskal Herrian bizi eta euskaraz moldatzen ez den pertsona bategatik euskalduna dela? Ez da errez azaltzen, ez da ulertarazten ere. Euskaldunoi izendapenetan euskaraz ez dakitenekiko diskriminaziorik ez egiteko eskatzen zaigu. Haiek ere euskaldunak direla. Baina linguistukoki, ba al dakite erdaldunek "euskaldun" hitzak berak esan nahi duena? Euskara-dun izatea dela euskaldun izatea? Ez baita berdina Euskal Herritarra izatea edo euskalduna izatea. Ciudadanos vascos eta euskaldunak ez dira inoiz gauza bera izango. Inoiz.<br />
Utzi iruzkina: