Euskara eta Real Politik

Burujabetza, euskara zein euskaldunontzat

Urteetako lan eta borrokaz eraikitako egoerari atarramentua ateratzeko garaia iritsi da, eta kapitalismo globalizatzaileak gure hizkuntza, kultura... irentsi aurretik behar dugu egin hori Horixe ondoriozta dezakegu Kontseiluak hauteskunde aurretik egindako udal programen azterketa eta hauteskundeen emaitzak alderatuz gero. Udal programa egokiak kolore berdez identifikatu ziren, baina batzuek ez dute indar gehiegirik batu hauteskundeetan eta beste batzuen ilegalizazioaren ondorioz (eta zenbait alderdiren jarrerak medio) eragiteko ahalmenean gutxiagotuta aurkituko dira. Ondorioz, gorriz...


Aurten ere EHE-k Hizkuntza Eskubideen Eguna burutuko dugu Maiatzaren 6an. Baina hortaz gain, bezperan manifestazio bat ere egingo da aurtengoan. Azken honetan Atarrabia eta Burlatatik egun hau  hiri hauetan ospatzeko jasotako ezetza salatu nahiko dugularik.Atzo aurkeztu genuen Iruñean aurtengo Hizkuntza Eskubideen Eguna. Honela jaso du Berriak.Lotsagarria benetan Atarrabia eta Burlatako agintariek emaniko ezezkoak, udal-hauteskundeak aitzaki gisa ipinita. Ea orain abian jarritako ekimenekin lortzen dugun beraien erabakiaz damutzea.Animatu eta parte hartu deialdietan!!


Euskararen normalizaziorako proposamen “politizatu gabea” aurkeztu berri digu PSE-EEko Isabel Celaak. Hizkuntza ereduen inguruan datozen asteetan egongo den eztabaidari aurre hartuz, bere ustez egokiena den proposamena. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Legebiltzarrak ondokoa onartu zuen PSE-EEren aldeko bozkaz: «Hezkuntzako maila guztietan bi hizkuntzetan hizkuntz gaitasunak bermatuko dituen eredu berri bat aztertu behar du, eta lehenbailehen indarrean jarri». Baina bere proposamen berriak ez dio eskolak euskalduntzeko dituen gabeziei inondik inora erantzuten. Hezkuntza sistemaren lehentasuna ...


Lagun batek gomendatuta Gara egunkariko hemerotekan ondorengo idatzia bilatu eta irakurtzeko aukera izan dut. Seguru aski, zenbaitek irakurriko zenuten, baina Maite Soroak El Mundotik jasotako idatzi honek badauka bai nahiko mami.Ibarretxek jolasorduetan umeak euskaraz egitera behartzen omen ditu... irakurri, irakurri, komentarioak libre,


Eskolak euskaldundu leloaren inguruan 107.000 sinaduratik gora bildu ziren iaz Euskal Herri osoan zehar. Ba, aurten ere indar metaketa hura baliatuz ekimen sorta bat planteatzen da dinamika horren inguruan zenbait eragileren partetik.Momentuak berebiziko garrantzia dauka, EAEko legebiltzarrean ereduen eztabaida hasiko da otsailean, Nafarroan hor dauzkagu legebiltzarreko hauteskundeak, eta Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan berriz Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntza politika berri bat definitu berria dauka... Beraz, eragiteko momentu ona izan daitekeelakoan ondoko ekinbideak proposatu di...


Atzo, urtarrilak 18, Kontseiluak Udalen hizkuntza politikaren neurketa publiko egin zuen.Honela jaso du Berriak.Emaitzak ez dira oso txukunak...Kontseiluaren webgunean datuak ikus daitezke.


Euskararen Erakunde Publikoak euskararen transmisioa, erabilera, motibazioa eta kalitatea hobetzeko asmoak jasotzen dituen egitasmoa aurkeztu zuen orain hilabete. Aurkezpen horretan gauza positibo batzuk egon baziren ere, orokorrean aspektu ilunak nabarmenagoak zirela iruditu zitzaidan. Aspektu ilunak diot, albo batera utzi diren kontuak izan direlako ofizialtasunaren beharra eta hizkuntza eskubideen aitortza. Baina badira beste kontu batzuk egitasmo horretan, ondorengo idatzian argitzen saiatu naiz guzti horiek:  Egiten den proposamenean, ez zaio euskarari izaera ofizialik aitortzen. ...


Gatazka gainditzeari begirako prozesua bi gako nagusitan oinarritzen dela hainbatetan aditu dugu azkenaldian. Batetik erabakitzeko eskubidea legoke, hau da autodeterminazio eskubidea, eta bestetik lurraldetasuna. Baina zer irudikatzen dugu benetan bi termino horiek aipatzen ditugunean?  Zertarako aldarrikatzen dugu autodeterminazio eskubidea Euskal Herriko lurralde osorako? Gure ustez argi da, eskubideetan oinarritutako Euskal Herria eraiki ahal izateko; hau da, dagozkigun eskubideak aitortuak izan daitezen eta ondoren horiek egikaritzeko ahalmena izan dezagun. Hori horrela, Euskal Her...


Udalerri euskaldunak euskararen biziraupenerako estrategikoak izan dira eta izango dira aurrera begira ere. Berauetan azken garaiotan gertatzen ari den fenomeno baten inguruan jardungo dut gaurkoan. Horietako herri batetik hitzalditxo bat emateko dei bat jaso eta bertaratzeko aukerak bertatik-bertara ezagutzeko aukera eman zidalarik fenomeno hau. Hona gertatzen ari dena ulertzeko adibidea: Berriatua (Berritxu), Markina eta Ondarroa bitartean dagoen herrixka bat dugu. Berriatuan 2001eko neurketa batek ondokoa eman zuen, 965 herritarretatik 910 ziren euskaldunak (ia-euskaldunak kontatuta 950 ...


70.000tik gora lagun 3.000 lanpostu sari. Lanpostu finkoak gehituko dira horrekin osakidetzan, eta lan eskubideak hobetu langileentzat. Honela jaso dute Berrian.Baina 3.000 horietatik %20ean soilik izan da beharrezkoa euskara perfilen bat edukitzea. Beraz, euskaldunon hizkuntza eskubideak non geldituko diren jakitea ez da zaila.Honen aurrean EHE-k protesta ekimena burutu du oposaketetako azterketak egin diren BEC-en. Ukan birusak bazuen nahiko lan baina nik ez nuen handik ikusi... Polizia protestako kide bat identifikatzen,BEC kanpokaldeko kontzentrazioaEsaminak egiteko gelatzar baten irudia