Gure Patxi gizabanano honek badirudi marka guztiak apurtu behar dituela... ondokoak jaso zituen atzo Berria egunkariak artikulu honetan, prentsa "sentsazionalista" toke batekin...Gehiegi sakontzeke, kontseiluak egin zuen bakarra euskararen normalizaziorako minimoak non kokatu beharko liratekeen esatea izan zen, eta hori baloratu beharrean, zergatik desbideratzen du Patxik mezua? Nik neuk gustora entzungo nituzke Kontseiluak mahai gainean jarritakoen inguruan Patxik daukan iritzia.Eta Kontseilua ez omen da euskalgintzaren ordezkari... administrazioa ere euskalgintzako parte omen da... ba hor...
Abenduak 16rako deialdia luzatu die EHE-k euskal herritarrei. Gaur egungo eztabaida politikoan euskarak beharko lukeen trataera eta lehentasunaren inguruan mezua kokatu eta jendartea mobilizatzea helburu duen manifestaldia deituz.Honela jaso du Gara egunkariak manifestazioaren deialdia (gazteleraz soilik aurki dezakegu).
Urte guztian zehar, batean eta bestean ikusten ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan erdarazko seinaleak ezabaturik. Hamaika era ezberdinetan eginiko ezabaketa, euskarak jasaten duen zapalkuntza argiki islatzen den ikurretan, euskararen presentzia aldarrikatu asmoz. Hala ere, azaroa inguruan Euskal Herrian Euskarazek deitutako ezabaketa egunen testuinguruan ezabaketa dinamikak asko ugaritzen dira, iaz adibidez 1.500 seinaletik gora ezabatu zirelarik garai honetan. Ez zen marka makala izan iazkoa, baina aurten guztion artean gainditu behar dugu kopuru hori. Azken urteetan gorantz doa kopu...
Eskubide urraketen kasu berri bat bizi izan genuen aurrekoan Bergaran, Justizian Euskarazeko lehendakari Esteban Umerez-ek ederki azaltzen du egoera artikulu honetan.Kontutxo bat gehitzeko, itzultzaileak zenbakiak ez zituen lehenengoan harrapatzen eta polikiago errepikatzeko eskatu beharrean egon zen... zenbakiak ulertzea kosta egiten zitzaion, imaginatu gainontzeko esaldiak...
Ziurtagiria zein lan munduan euskalduntze planak indartzeko, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea aurkeztu du Kontseiluko Zuzendaritzak.Ideiak egokia dirudi, ea administraziotik ere aintzat hartzen den eta HPSetik egindako proposamenarekin uztartzeko modurik egiten den. Baina neuri behintzat EAEko administrazioak kudeatutako zerbait baino askoz eraginkorragoa iruditzen zait Euskal Herri osoari begira lanean jardungo den elkarte baten sorrera, non administrazioak ere parte izan daitezkeen.Denborak esango digu,
Aspaldi ez genuen elebitasun orekatua hain nabarmen entzuten, hizkuntza politikarako arduradunen ahoetatik. Eta egia esan orain dela 25 urte erabiltzen zen diskurtsoa ekarri dit gogora. Oinarrian ondokoa azpimarratzen dute hitz joko horrekin: euskarak bidea egin behar duela baina erdara zapaldu gabe.Baina zer litzateke benetako elebitasun orekatu bat? (Nahiz eta jakin inoiz ez dela bi hizkuntzen arteko oreka egoten, indartsuenak beti jaten duela bestea). Nik uste oreka litzatekeela bi hizkuntzetan hizkuntza eskubideak bermatuak liratekeen egoera bat. Hizkuntza bataz zein besteaz lasai ederr...
Giroa bero-bero dagoela dator aurtengoan Euskal Herriko Nazio Eztabaida. Urtero legez Euskal Herriaren eraikuntzan lanean diharduen ehunka lagun eta eragile elkartu, ezagutzak trukatu, eztabaidak bideratu, elkarlanak adostu eta berauen garapenerako estrategiak fintzeko momentu ezin hobea. Aurtengoan gainera gatazka gainditzeari begira Nazio Eztabaidatik sorturiko Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren inguruan elkartutako eragileek, aurrera begira gatazka gainditzeko prozesuan herritarrak inplikatzeko bide berriak nola jorratu daitezkeenaren inguruan ere jardungo da. Ez da ez erronka makala m...
Badirudi HPS-k oraingoan kristonak eta bi egin behar dituela lan munduan euskarak lekua izan dezan, abian duten komunikazio kanpainak behintzat hori iradoki dezake. Oraingoz ziurtagiri berri bat aterako dutela esateraino iritsi dira. Hori bai, orain arte Kontseiluak landutako bideak faltan omen zituen ezaugarriak edukiko omen ditu: serioa, prestigioduna eta profesionala. Hamaika ikusi-entzuteko jaio gara!!! Guzti honek ordea txikitatik entzun izan dudan kontu baten inguruan hausnartzera ekarri nau. Betidanik entzun izan dut, euskalduna eta lana banatu ezinezko binomioa izan dela. Orain orde...
Zer Patxi? Zer dugu klon berri hau? Gure eskubideak bermatzeko tresna? Zer, euskaldunoi adarra jotzen berriro? Egina dagoena berregiten denbora galdu beharrean, zergatik ez eskubideen bermatzeko benetako politikak zehazteari ekin? Euskal Herri osoko euskaldunok badaukagu gure hizkuntza eskubide urraketak non salatu eta eskubideen alde egindako lanak non saritu. Azken 5 urteetan berebiziko lana egin duena gainera, www.behatokia.org helbidean aurki dezakeguna. Hamaika aldiz jasoko zituen zure administrazioak bertatik bideratutako kexa edota iradokizunak, eta zer egin duzue zuek? Ze neurri har...
Gaurkoan, Euskal Herrian euskara normalizatzeko beharrezko neurrien inguruan jardun nahiko nuke. Hizkuntza eskubideak bermatu behar direla esan eta esan gabiltza batean eta bestean, baina badirudi agintariek ez dutela eskubideen bermerako pauso egokirik eman nahi. Edo eman nahi dute baina ez dira pauso hori ematera ausartzen? Ze pausoren inguruan nabilen? Ba, euskal herrian euskara ezagutu beharra derrigorrezkoa izatearen inguruan. Bada behingoz gauzak argi eta garbi esateko ordua, epelkeriak alde batera utzita. Eta puntu hau ekarri nahi dut gaurkoan hona, azken aldian euskararen aldeko pau...
Hizkuntza eskubideak, hizkuntza politikak, gatazka politikoa eta euskara... gai hauen inguruan neure zein ingurukoen artikulu, iritzi eta abarrak jaso asmoz sorturiko bloga... ea noraino heltzen garen!!
Neurea 51.a. Hizkuntz eskubideak betetzen diren tokitik tokitan gaude! :(