Nazio Eztabaida 06 Burlatan
Giroa bero-bero dagoela dator aurtengoan Euskal Herriko Nazio Eztabaida. Urtero legez Euskal Herriaren eraikuntzan lanean diharduen ehunka lagun eta eragile elkartu, ezagutzak trukatu, eztabaidak bideratu, elkarlanak adostu eta berauen garapenerako estrategiak fintzeko momentu ezin hobea.
Aurtengoan gainera gatazka gainditzeari begira Nazio Eztabaidatik sorturiko Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren inguruan elkartutako eragileek, aurrera begira gatazka gainditzeko prozesuan herritarrak inplikatzeko bide berriak nola jorratu daitezkeenaren inguruan ere jardungo da. Ez da ez erronka makala mahai gainean jarriko dena, baina OHD-ren printzipioak landuko dituen prozesua baten beharrezkotasunaz jardungo duen dinamika herritarra antolatzeak mereziko duela dudarik ez.
Animatu eta joan gaitezen bada eraiki nahi dugun Euskal Herria irudikatuko den Burlatara. Badaukagu hamaika lan guk espero eta desio dugun Euskal Herri hori eraikitzeko, baina egon ziur indarrak batu eta norabide berberean jartzen asmatzen badugu, ez dela hori gelditzeko besteko kontraindarrik eraiki ahalko inongo aldetik. Eraiki dezagun bada Euskal Herria auzolanean!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: