Nola txertatu genero-ikuspegia hizkuntza-politikan? (2)
Bat 92-93 zenbakian Goizargi Oruesagasti, Joana Arakistain eta Aizpea Otaegi aritu dira honen inguruan. Ondorioak laburtu ditut nik. Lehen ondorioak hemen.
6. Gelaz kanpoko jardueretan ere hizkuntza eta generoa lotuta doaz.
Eragiteko garaian bi helburu izan ahal ditugu: euskaldunenak izan daitezkeen aisialdi-jardueren feminizazioari aurre egin eta mutilak erakartzeko estrategiak lantzea edo kirola bezalako eremuak euskalduntzeko estrategiak indartzea.
7. Lan-munduan emakumeek bete ohi dituzten lanbideetan euskararen eskaera eta erabilera altuagoa da.
Euskara eta berdintasuna sustatzeari begira, emakumeek profesional onak izateko egiten duten ahalegina aitortzea baliagarria izan daiteke.
8. Emakume euskalduna izateak boteretze handiagoa eskatzen du euskararen periferian.
Euskal hiztunen jabetze, ahalduntze eta boteretze prozesuak sustatzeko ekimenak behar ditugu, genero-ikuspegia kontuan hartuko dutenak eta hizkuntzaren auzia zein generoarena botere-harremanen dinamikan ondo kokatzen lagunduko digutenak.
9. Euskalgintza ez da salbuespena.
Euskararen inguruan lanean dabiltzan emakumeak ikusaraztea justiziazkoa da, baina baita lidergo mota berriak eraikitzeko aukera eman ere.
10. Feminismoaren eta euskalgintzaren artean sinergiak eraiki daitezke.
Bidea elkarrekin egin behar badugu, elkar ezagutu behar ditugu helburuak, interesak, oztopoak, mugak, … Eta estrategiak partekatu bat non egiten duten aztertuz eta landuz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: