Gune hegemonikoak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-10-15 16:59

Behin baino gehiagotan entzun da euskararako gune hegemonikoak sortu behar ditugula (beste berba batzuekin ere deitu dira: arnasgune funtzionalak, gune autozentratuak, …). Eta zer demontre dira?

 

Hegemonia definitzen hasi beharko genuke. Baina ez naiz horretan katramilatuko. Zuzenean joko dut adibideetara.

Horrela ekarrita, zein gune hegemoniko egon daitezke adibidez Bilbon? Horrela eta lar zehatz izan barik, Kafe Antzokia, zenbait taberna (Kalderapeko edo Iñakiren taberna, esate baterako), zenbait denda (Gili-gili, Elkar edo Labeko okindegia, esate baterako), euskaltegiak, eskola batzuk, unibertsitate fakultateren bat edo beste, aisialdi eskola batzuk (Urtxintxa, esate baterako), konpartsa batzuk (Abante, Hau pittu hau, Algara, Kaskagorri, ...), bertso-eskolak, udaleko sailen bat, Euskaltzaindia, Foru Aldundiko sailen bat, …

 

Zergatik dira hegemoniko gune horiek nire ustez? Ba, edozein euskaldun bilbotar zein kanpokok badaki gune horietan guztietan euskaraz egiteko aukera izango duela natural, inplizituki (edo esplizituki) hango hizkuntza naturala euskara delako.

Eta zer egin behar da Bilbon, Errenterian, Mutrikun edo Lizarran? Horrelako gehiago sortu, berariazko euskalgintzaren bidez edo bide batezko euskalgintzaren bidez.


Utzi iruzkina: