Gune hegemonikoak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-10-15 16:59

Behin baino gehiagotan entzun da euskararako gune hegemonikoak sortu behar ditugula (beste berba batzuekin ere deitu dira: arnasgune funtzionalak, gune autozentratuak, …). Eta zer demontre dira?   Hegemonia definitzen hasi beharko genuke. Baina ez naiz horretan katramilatuko. Zuzenean joko dut adibideetara. Horrela ekarrita, zein gune hegemoniko egon daitezke adibidez Bilbon? Horrela eta lar zehatz izan barik, Kafe Antzokia, zenbait taberna (Kalderapeko edo Iñakiren taberna, esate baterako), zenbait denda (Gili-gili, Elkar edo Labeko okindegia, esate baterako), euskalteg...