Erdalgintzara bideratutako diruak
2012a
amaitzear da eta 2013an euskalgintzara bideratutako diruak gutxituko
dituzte administrazioek oro har, salbuespenak salbuespen. Eta
erdalgintzara bideratutako diruak? Horiek ere jaitsiko dituzte? Desoreka
orekatzeko biak ala biak berdin jaitsiko beharko lirateke?
Baina
… ba al dakigu erdalgintzara zenbat diru bideratzen den ala?
Euskalgintzara edo euskara sustatzera edo euskara sustatzeko egiturak
mantentzera zenbat bideratzen den gutxi asko dakigu: euskara aurrekontuen txostena (auzolanaren bidez lortzen dena hor agertu beharko luke?)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: