Gauzak ondo, hiritar gehiagok eta egoera gehiagotan egingo dute euskaraz

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-11-13 09:24

Pasa den asteartean berbaldia eman genuen Imanol Galfarsorok eta biok, Bilbon, Euskaltzaindian. Berbaldiaren izenburua hauxe izan zen: Euskalduntasun urbanoaren bila. Info7 irratian elkarrizketa egin ziguten, baita Uriolan eta Garan ere. Berbaldi osoa ere ikus daiteke hemen: nirea eta Imanol Galfarsororena.

                               

Euskararen egoerari buruz hitz egitean sortzen den "tentsioa" eta "talka" alde batera utzi, eta helburu komunetatik abiatuta, "aske" hitz egin zuten atzo arratsaldean Euskaltzaindian EH Bildu koalizioak mahai-inguruan batu zituen Txerra Rodriguez soziolinguistak eta Imanol Galfarsoro pentsalariak. Ikusmin handia sortu zuten aretoa betetzeko beste hiritar hurbildu baitzen eurak entzuten.

   

Euskalduntasun urbanoaren bila. Euskalduntasuna Bilbon, noranzko berriak izena zuen mahai-inguruak eta askorako eman zuen. Besteak beste, bilbotar euskaldunen erradiografia egiteko, proposamenak eta galderak luzatzeko edota 25 urte barru Bilboko hizkuntza komunitatearen prospekzioa aurreratzeko.

2039. urtean Bilboko euskaldunek "jarraitu beharko dute esfortzu extra egiten euskaldun gisa bizi gura badute". Txerra Rodriguez soziolinguistaren esanetan, amets "triunfalistak" utzi eta "hankak lurrean" jarri behar dira. "Gauzak ondo eginez gero" euskaldun gehiagok erabiliko du euskara gaur baino eta gainera, egoera gehiagotan erabiliko da euskara. Gauzak ondo egiteko, bazterrean "nahitaez" utzi behar dira euskararekin hertsiki loturiko hainbat kontzeptu. Esaterako, hizkuntza zaharraren mitoa, arbasoengandik datorren ondarearen mitoa, arlotekeria edo baserritarkeria eta folklorekeria. Rodriguezen arabera "probatzea" da gakoa, "hanka sartu arren".

Etorkizunean euskarak "hobera" egingo du "borondatea badagolekoa". Imanol Galfarsororen ustez "politika inteligenteekin" ezin du atzera jo. "Ez du joko guk nahi dugun bezain azkar", baina ez da "inoiz" desagertzera iritsiko. Galfarsorentzat euskaldunak "desagertzea" da helburua, ez euskara. "Hegemonia" lortu behar du. "Euskaraz norrmaltasunez hitz egitera heltzen garenean desagertuko gara euskaldun bezala. Orduan ez dugu azpimarratu beharko hau gara eta bestea gara". Hori, baina, gaur egun "ezinezkoa" da eta "teorikoki bakarrik plantea daiteke".


Utzi iruzkina: