Kategoria: euskalduntasun
Pasa den asteartean, Imanol Galfarsoro eta biok aritu ginen honen gainean (ezta)baidatzen. Berbaldiaren izena Euskalduntasun urbanoaren bila izan zen eta egia esateko gaitik apur bat aldenduta ibili ginen. Hala ere, saiatu nintzen, apur bat bada ere, gaiari lotzen (bertso txapelketa batean epaileek jipoituko gintuzten, Imanol!). Zelakoa izango da euskalduntasuna Bilbon XXI. mendean? Ba, ez dakit, egunez egun joan beharko da egiten, aldatzen, berritzen, zaharberritzen, asmatzen, moldatzen, hanka sartzen eta berriro asmatzen. Bilbon bizi diren eta biziko diren euskaldunek eraiki egin b...
Pasa den asteartean berbaldia eman genuen Imanol Galfarsorok eta biok, Bilbon, Euskaltzaindian. Berbaldiaren izenburua hauxe izan zen: Euskalduntasun urbanoaren bila. Info7 irratian elkarrizketa egin ziguten, baita Uriolan eta Garan ere. Berbaldi osoa ere ikus daiteke hemen: nirea eta Imanol Galfarsororena. Euskararen egoerari buruz hitz egitean sortzen den "tentsioa" eta "talka" alde batera utzi, eta helburu komunetatik abiatuta, "a...
Gaur esperimentu batekin nator. Datorren asteartean hitzaldia eman behar dut Bilbon. Hitzaldia prestatzeko neure buruarekin egin nuen ideia zaparrada bat, ideien ekaitza, ideien tronba. Hemen agertzen diren gauza asko ez dut erabiliko, baina tira, hor doaz hasiera baten bururatu zitzaizkidanak: Ametsak doitu …. hizkuntza asko biziko dira Bilbon, gaur eta hemen Bilbo euskaldun eleanitza amestea hamarkada batzuk barru ameskeria da, utopia da. Berariazko eta bide batezko euskalgintza Hizkuntza politika ausarta ala hizkuntza komunitate indartsua? Eskubideak, bai, baina ga...