Ideien tronba
Gaur esperimentu batekin nator. Datorren asteartean hitzaldia eman behar dut Bilbon. Hitzaldia prestatzeko neure buruarekin egin nuen ideia zaparrada bat, ideien ekaitza, ideien tronba. Hemen agertzen diren gauza asko ez dut erabiliko, baina tira, hor doaz hasiera baten bururatu zitzaizkidanak:
-
Ametsak doitu …. hizkuntza asko biziko dira Bilbon, gaur eta hemen Bilbo euskaldun eleanitza amestea hamarkada batzuk barru ameskeria da, utopia da.
-
Berariazko eta bide batezko euskalgintza
-
Hizkuntza politika ausarta ala hizkuntza komunitate indartsua?
-
Eskubideak, bai, baina gauzatzen ez badira, zer?
-
Kultur kontsumoa eta hizkuntza aldagaia.
-
Ahalduntzea, jabekuntza ala boteretzea? Pertsonena ala komunitatearena?
-
Iraunkortasun linguistikoa, hizkuntza ekologia.
-
SL domestikoa, diskurtsoa (parodia), folklorismoa (estetika).
-
Malcolm X, auto-gorrotoa.
-
Medeak (feminismoa) http://blogak.com/garaigoikoa/medeak
-
Eguneroko praktikek duten garrantzia
-
Bizitasuna: http://blogak.com/garaigoikoa/bizitasuna-bizi-bizi
- Kulturgintza: http://blogak.com/garaigoikoa/500-ziri/garaigoikoa/euskara-erdigunean-jartzeak-beste-kultur-politikak-behar-ditu
Iruzkinak
Utzi iruzkina: