Aztarnak
Urriaren 11n Derion izango da Topaeguna. Tximintxekook antolatu dugu eguna Topagunearekin batera. Egunaz gozatzeko aukera asko dago: umegunea, kanposantuko bisita, erromeria, kontzertuak, bazkaria, berbak erein, … Baina goizean ere hausnarketarako aukera egongo da. 9 euskara elkartek hartuko dute parte euren esperientzia batekin. Aberatsa izango da.
Hori amaituta, Zaida Fernandez etorriko zaigu Aztarnak zer den aurkeztera. Mugimendu feministak bultzatuta, aurrera eraman da Aztarnak Bizkaiko zenbait herritan (Basauri, Ondarroa, Ermua). Eta zer demontre da?
Aztarnak dira emakumeentzako garrantzitsuak diren tokian tokiko espazioak (sinbolikoak zein fisikoak) eta uneak. Mapa batean batzen dira herriko gune eta une garrantzitsuak. Eta mapa horrek hirigintzan interbentzioak egiteko aukera ematen du (ibilbideak, plakak jarri leku zehatzetan, …)
Ez al litzateke interesgarria herri bateko euskaldunok (euskalgintza?) utzi ditugun aztarnak mapara eta herrira ekartzea?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: