OGIA ETA ARROSAK, James Oppeheim/Rose Schneiderman

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2015-06-28 15:47

 

Gaur, Xerezaderen Artxiboan: “Ogia eta arrosak”.

Itziar Diez de Ultzurrunek euskaratu du, Xerezaderen Artxiboarentzat, James Oppenheimek Rose Scheidermanen hitzaldi batean oinarriturik 1911n idatzitako poema. Izenburuko esaldiak erreferentzia egiten dio baldintza material egokiak eta duintasuna biltzen dituen aldarrikapenari, eta lotuta dago 1912an Massachussettsen ehungintzako langileek, gehienak emakumeak, egindako greba arrakastatsuari.

Usoa Wyssenbachek ahotsa jarri dio poemarekin egindako kantu ezagunaren euskarazko bertsio honi. 31 eskutik blogean daukazue itzulpen honen historia, Itziar Diez de Ultzurrunek idatzia: http://31eskutik.com/2015/06/28/ogia-eta-arrosak/. Bertan dioenez,

"Ekain hondar honetan zabaltzea aproposa iruditu zaigu-eta, gaur mundu osoan barrena harro eta kokotsa goiti irtengo direnen oroimenez; hurrengo asteartean munduak Irun izena hartzen duen toki horretan harro eta kokotsa goiti irtengo diren emakumeen omenez, miresmenez". Harrotasuna eta aliantzak!!


Utzi iruzkina: