Kategoria: domestikoa
Iñigo Astizi elkarrizketa egin diote Hiru Damatxoko kideek. Interesgarria da oso, baina niri atentzioa haren esamolde batek eragin dit. Berak dio autodefentsa linguistikoko ikastaroak antolatu beharko genituzkeela (emakumeen autodefentsa ikastaroen tankerara). Burura segituan etorri zitzaizkidan TELPak. Baina kontzeptu mapa ireki, eta bestelako harriak etorri zitzaizkidan burura: tabakoa uzteko terapiak, hizkuntza ohiturak aldatzeko terapiak, Jabetze (edo Ahalduntze) eskolak, Euskahaldundu kontzeptua, Lutxo Egiaren performancea, soziolinguistika domestikoa, ... Gauza berari buruz ar...
Martin Ugalde Kultur Parkean eman nuen hitzaldia osorik grabatu zuten. Hona hemen:
Ebetek gida praktikoa ondu du, Arabako Foru Aldundiaren enkarguz: “Haur eta gazteen jardueretarako hezitzaileentzako gida”. Gida hori orain dela urte batzuk argitaratutako “Begiraleek asko egin dezakete” entzutetsuan oinarritu eta praktikoago, eraginkorrago eta zehatzago egin dute. Eguneroko praktiketarako aholku sorta dakar gidak. Orokorrak batzuk eta zehatzagoak besteak: kirol entrenatzaileentzako, antzerki, dantza zein musika irakasleentzako, aisialdiko hezitzaileentzako (ludoteka, udaleku zein gaztelekuetan aritu) eta jantokiko hezitzaileentzako. Eguneroko...
Berba lehendabiziko aldiz aditu nion Asier Sarasuari. Berak bere alabarekin izan zituen tira-bira batzuk ilustratzeko erabili zuen. Ordutik “lapurtu diot” eta behin baino gehiagotan erabili izan dut. Osatu gabeko gida bi ere argitara eman ditut: lehenengoa eta bigarrena (osatuagoa). Baina inoiz ez dut hartu terminoa definitzeko astirik. Eta bada garaia. Zer da soziolinguistika domestikoa? Egunerokoan hizkuntza dela eta ez dela sortzen zaizkigun mila arazoren aurrean konponbideak bilatzen dituen zientzia-adarra dugu (edo ez da zientzia-adarra, baina berdin zaigu). Begirada mikro...
Info7 irratian euskaldunak aktibatzeko irratsaioaren izena da Gureaz blai. 100 saio egin ditu hiru urteetan zehar. Denetariko edukiak landu dituzte Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak. Beti dibulgazioa jomuga, fresko eta umoretsu. Saio gogoangarriak egin dituzte hiru urte hauetan. Merezi du astia hartu eta horietan berriro ere murgiltzea (edo lehendabiziko aldiz muturra sartzea). Soziolinguistika domestikoaren bidean urrats txikiak bezain sendoak. Saio guztiak entzuteko ...
Soziolinguistika domestikoaren ildoan, beste ekarpen bat, euskeraikasi blogetik ateratakoa, euskaldun zahar eta euskaldun berri terminoekin bat ez etorri arren. Euskararen unibertsoa zabala bezain heterogenoa da. Bateratze, normalizazio eta estandarizazioa orain dela urte gutxi batzuk hasi zen (1960 hamarkada inguruan). Hori dela eta, 1960 urtetik edo ondoren jaiotakoak (50 urte baino gutxiagokoak) euskara batuan aritzeko, edo ulertzeko behinik behin, gaitasuna dute -alfabetatuak daudenak, hain zuzen-. Hortaz, hiztun horientzat ohar batzuk helarazi nahi diet euskaldunberri ba...
Iñaki Eizmendiren hitzaldi batean izan nintzen Urretxindorra ikastolan. Hitzaldi horretan hartu nituen apunteak ordenatu eta soziolinguistika domestikoaren beste aletxo bat jarri. Eskerrik asko Iñaki! Gurasoek argi izan behar dute zer nahi duten: umeek euskara ondo jakitea? ala umeek euskara asko, askorekin eta leku askotan erabiltzea? Oso ezberdina baita bata zein bestea, kontrakoa iruditu arren. Umeak euskara ondo ikas dezan eskola nahiko izan daiteke (edo ez!). Baina umeak euskara erabiltzeko, beharrezkoa da eskolaz kanpoko lana. Izan ere, ume batek esna ord...
Soziolinguistika domestikoaren bidean, bi hizkuntzekin haziko diren ume eta haien gurasoentzako aholku batzuk, hartutako prezioan. Bikoteak erabaki behar du lehen umea jaio aurretik txikiaren garapen linguistikoa nolakoa izango den. Noiz, non, nork, norekin zer hizkuntza erabiliko den. Erabaki hori hartzeko, oso baliotsua izan ohi da egoera berdinean dauden familiekin batu eta eurek ondo edo txarto egindakoetatik ikasi. Era berean, hartutako erabakia aitite eta amamari ere jakinarazi behar zaie. Nahiz eta eurak ados egon ez, erabakia gurasoena dela argi eduki. Bi hizkuntzekin ...
Soziolinguistika domestikoaren esparrura lerratu nintzenetik, behin baino gehiagotan galdetu didate hauxe: zer egiten dut nire alabak (edo semeak) erdaraz erantzuten badit? Erantzun magikoa nahi dute guztiek (Unbeko ama birjina bezala, ez da esistitzen). Hala ere, honen moduko erantzun batzuk praktikatu daitezke (umearen adinak eragina izan dezake batean zein bestean): 1. Gogorarazi euskaraz egiteko. 2. Umeak esaten duena errepikatu, baina kasu honetan erdaraz barik, euskaraz. 3. Umearen erantzuna baztertu euskaraz egin arte. Baina, kontuz, sekula ez inposizio modura, j...
Barreiatzen artikulu sortan behin baino gehiagotan esan izan da euskaldunok armatu behar dugula. Egunerokoan gertatzen zaizkigunak tenteago eta harroxeago kudeatu behar ditugula. Horretarako, soziolinguistikak balio dezake, soziolinguistika domestikoa hain zuzen ere. Blog honetan hainbatetan eman dugu arma horien berri. Batu ditzagun denak batean beste behin. Hizkuntza ohiturak aldatzeko gomendio orokorrak: Zer egin liburuxka, aritu.eu webgunea, gureaz blai irratsaioak, Telp tailerrak. Mintzatzen hasteko gomendioak Bezeroen aurrean lan egiten dutenentzako gomendioak Erdald...
Aspaldiko soziolinguistika domestikoak euskaldunak aktibatzeko deia egiten zuen. Handik urtebetera-edo aktibazio modu batzuk gehitu nizkion hari. Eta gero aktiboa izan nahi? galdera egin.Gaurkoan ere aktibazio modu berri batzuk aipatu nahi ditut:- Gureaz blai irratsaioa: Info7 irratian Emunek egiten duen saioa da, euskaldunak aktibo bihurtzeko saioa. Momentuz 5 irratsaio egin dituzte eta itxura oso ona du.- Euskaraz ostia webgunea: azaroan interpelazio kanpaina erraldoia jarri dute martxan. 230 eragileri galdegingo diote euren webgunea euskaraz jar dezaten.- Telp tailerren bloga abian ja...
Soziolinguistikan batzuek heldu nahi dute gailurrera mendi magaletik pasatu barik. (Esaldia ez da nirea, Joshua Fishman handiarena baizik). Horietako gehienek fede itsua dute administrazioan, legeetan eta goi mailako funtzioetan. Ez naiz ni izango horiek guztiek duten garrantzia zalantzan jarriko duena, baina …Hizkuntza gutxituen borrokan egunez egunekoak du ezinbesteko garrantzia. Galizian ezagutu dudan lagun batek (aupa Bernardo!) esaten du berak sociolingüística pedestrea egiten duela, goi mailako funtzioez arduratzen den soziolinguistikari kontrajarriz edo. Nik ere egin nahiko nuke sozi...
2009an soziolinguistika domestikorako gida egiten ibili nintzen. Eta gustora egin ere. Ordutik etxeko, komuneko eta tabernetako soziolinguistikatxoan aurrerapenak izan dira. Gaurkoz hiru:- Zer egin? liburuxka: iaz Emunek eman zuen argitara (eta sarean eskegi debalde). Gainera, hilabete hauetan lantalan blogean argitara eman ditugu gomendio horietatik batzuk. - Aritu.eu: webgune honetan hainbat esparru eta egoeretan euskara maizago erabiltzeko tresna lagungarriak eskaintzen ei dira (horietara iristeko izena eman behar da eta ez dut nik izenik eman). Kontsultak egiteko aukera ere em...
Iaz ibili nintzen bueltaka soziolinguistika domestikoarekin eta aurten ere matraka eman dut gai berarekin top ten famatuan.Buruntzaldeko euskara zerbitzuek zelanbait horri oratu eta aktiboa izan nahi? izeneko orria paratu dute euren webgunean.Herritar euskaldun aktiboa izateko beharrezkoa den informazioa helarazi gura du webguneak: zer egin daitekeen euskaraz jaso nahi du. Gainera, iradokizunak espero dituzte. Nik batutako gomendioak ere jaso dituzte eta eskertzekoa da. Aurrera ba!
Sustatun argitaratu didaten artikulua.Aspaldion erabili zuen batek soziolinguistika domestikoa izena. Eta horri tiraka, soziolinguistikaren irakaspenak sozializatzeko saioa egin dut azken hilabeteotan Garaigoikoa blogean.Hainbat gomendio plazaratu ditut, inoiz ez neureak, beste batzuenak baizik. Batze lana izan da honako hau. Momentuz amaitzen dut kontuarekin, jakin arren falta dela oraindik gai honetan aritzea. Baina egindakoa ere batu egin behar da, eta hementxe daude argitaratutako gomendio guztiak, denak batera. Gomendioak: mintzatzen hastekoGomendioak: bezeroen aurrean lan egiten dut...
Oraingo honetan hizkuntza ohiturak aldatzeko gomendioen bigarren atala dator. Aurrekoan euskaraz berbetan hasi nahi zutenei begira zen artikulua. Oraingo gomendio hauek EHUko atezainei begirakoak dira. "Atezainok euskaraz" liburutik hartuak daude. Baina gomendioak begiratuta, administrazioan lan egiten duten askori begirakoak izan daitezke. Baita enpresetako harrera guneetan edo bezeroari arreta emateko guneetan lan egiten dutenentzat ere. Betoz ba gomendiook: 1. TRABA, ZAILTASUNA:Ez dakit euskaraz badakienEz dakit informazio eske hurbildu zaidanak euskaraz badakien. Ez dakit lankide berria...
Arrasateko Txatxilipurdi elkartekoek guraso.com zerbitzua jarri dute martxan, gurasoen premiak asetzeko webgunea. Horien artean, euskarari buruzkoak ere. Beste pauso bat soziolinguistika domestikoaren sozializazioan. Orain arte, bi artikulu eman du argitara webguneak, Irati Pagoagarenak: - Abestu, jolastu eta maitatu - Udalekuak Oraindik akaso goizegi da, baina nik aholku zehatzagoak espero nituen, zer egin egoera zehatz eta arruntetan. Dena den, biba bat zuei bide hori urratzen hasteagatik.
Aurrekoan irakurri nion Asier Sarasuari soziolinguistika domestikoa izeneko esamoldea (porzierto, berari emandako erantzun batzuk oso interesgarriak). Eta egun berean irakurri nuen Jurtzixabi eta Ricardo Gomezen arteko eztabaida Filoblogia blogean euskararen historiari buruzko dibulgazioaz.Eta biak lotu nituen azkar asko. Soziolinguistika domestikorako dibulgazioa behar dugu ere, egunerokoan azaltzen zaizkigun milaka arazo soziolinguistikoei konponbidea emateko. Horretan ari gara gure herrian ere, azken aldi honetan. Eta horretan sakondu behar dugu, gure garaiekin horren bat datozen eskulib...