Hezitzaileek asko egin dezakete

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-09-09 09:38
1

Ebetek gida praktikoa ondu du, Arabako Foru Aldundiaren enkarguz: “Haur eta gazteen jardueretarako hezitzaileentzako gida”. Gida hori orain dela urte batzuk argitaratutako “Begiraleek asko egin dezakete” entzutetsuan oinarritu eta praktikoago, eraginkorrago eta zehatzago egin dute.

 

Eguneroko praktiketarako aholku sorta dakar gidak. Orokorrak batzuk eta zehatzagoak besteak: kirol entrenatzaileentzako, antzerki, dantza zein musika irakasleentzako, aisialdiko hezitzaileentzako (ludoteka, udaleku zein gaztelekuetan aritu) eta jantokiko hezitzaileentzako. Egunerokotik abiatu eta egunerokora helburu.

Izan ere, eskolaz kanpoko jarduera gehienetara umeak eta gaztetxoak gustura doaz, grinatsu. Eta, sarritan, bizipen positiboekin datoz bueltan. Garrantzitsua da, beraz, bizipen positibo horiek euskaraz ere bizitzea, eta euskarazko bizipen positiboak elikatzeko aukera ematen du.

Beste ekarpen (oraingo honetan, nire ustez, oso esanguratsua eta urteetan erabilgarri izango dena) indartsu bat soziolinguistika domestikorako. Orain, eltzea sutan probatzeko unea da, ezta?

Joxean Amundarain

Joxean Amundarain 2015-09-10 08:58 #1

<p>Ostras, pozgarria da ikustea duela dozena bat urteko materiala oraindik bizirik dagoela. Gurean arazoak izan genituen materialaren transmisioarekin, ea Araba aldean zorte hobea duten!</p>

<p>&nbsp;</p>

<p>&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: