Kategoria: ebete
Ebetek gida praktikoa ondu du, Arabako Foru Aldundiaren enkarguz: “Haur eta gazteen jardueretarako hezitzaileentzako gida”. Gida hori orain dela urte batzuk argitaratutako “Begiraleek asko egin dezakete” entzutetsuan oinarritu eta praktikoago, eraginkorrago eta zehatzago egin dute. Eguneroko praktiketarako aholku sorta dakar gidak. Orokorrak batzuk eta zehatzagoak besteak: kirol entrenatzaileentzako, antzerki, dantza zein musika irakasleentzako, aisialdiko hezitzaileentzako (ludoteka, udaleku zein gaztelekuetan aritu) eta jantokiko hezitzaileentzako. Eguneroko...
Paula Kasaresek hitzaldi oso interesgarria eman du Erandion, guraso erdaldunentzat. Transmisioaz, gurasoek egin dezaketenaz, emozioez, gozotasunez, … Oso laburpen interesgarria. Mila esker Ebeteri (aupa Iñaki!), Erandioko euskara zerbitzuari eta Paula Kasaresi bideoa helaraztegatik.
Aurrekoan irakurri nuen “gaztetxoen komandoak” osatzeko proposamen zoroa. Euskara bultzatzeko komandoak, badaezpada ere. Kontzientzia sortzeko komandoak, alegia. Proposamenak ez du ez hanka ez buru, baina tira. Honi oso lotuta galdera hau: Zergatik ez dute gazteek euskaraz egiten? Zenbat aldiz entzun dugu. Herri honetan oso ohituak gaude geure buruak zigortzera eta alarmen aldabak jotzera. Gazteek ez dute euskararik egiten, gureak egin du, eta halako mezu apokaliptikoak. Komandoak osatzeko deia barne. Hala ere, nik behin bati (Iñaki Eizmendiri??? Dabid Anauti) entzun nion...