Ebetek gida praktikoa ondu du, Arabako Foru Aldundiaren enkarguz: “Haur eta gazteen jardueretarako hezitzaileentzako gida”. Gida hori orain dela urte batzuk argitaratutako “Begiraleek asko egin dezakete” entzutetsuan oinarritu eta praktikoago, eraginkorrago eta zehatzago egin dute.   Eguneroko praktiketarako aholku sorta dakar gidak. Orokorrak batzuk eta zehatzagoak besteak: kirol entrenatzaileentzako, antzerki, dantza zein musika irakasleentzako, aisialdiko hezitzaileentzako (ludoteka, udaleku zein gaztelekuetan aritu) eta jantokiko hezitzaileentzako. Eguneroko...


LARUNBLAI

3blai 1456130410810 3blai | 2012-10-18 10:12

Aurten ere LARUNBLAI martxan jarri da, Burlata, Olazti, Antsoain, Aranguren, Berriozar, Irurtzun eta Zubirin; aisialdi euskaldunaz gozatzeko aukera paregabea da lehen hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailakoentzat. Haien euskararen erabileran eragiteko programa da larunblai eta honetaz gain, balioetan eragiten duen programa, beti ere ongi pasatzea helburu nagusi izanik!!Izen emate epea zabalik dago oraindik, beraz interesa izan ezkero, deitu Topagunera hurrengo telefonoetara: 948330868 / 678512286 goreti@topagunea.org3blairi buruzko informazio gehiago nahi baduzu klikatu bideoan! Untitled from 3b...


Hurrengo ikastaroak, HIK HASI Topaketetan (2012 Uztaila):Nire Hezitzaile-profilaNire ikasleekiko harremanaHeztea funtsezko eginkizuna da pertsonen eta gizarteen garapenerako, eta ez da aski eman beharreko materia menperatzea edo ikasgai jakin bat emateko pedagogia ona izatea. Ikasgaiak emate hutsetik haratago, konpetentziak, gaitasunak garatzen irakastea eskatzen dio, gainera, orain, curriculumak irakasleari. Ikasleari bere gaitasun pertsonalak garatzen eta izaten irakatsi behar dio hezitzaileak, bost konpetentzia ardatzen barruan. Eta horretan saiatzeko bide bakarra, lehenik eta be...


PRH, Formazio Eskola

horbaihor 1456147703351 froga bat | 2012-05-14 21:02

[Hik Hasi Aldizkaria, 126 alea, 2008ko martxoa]PRH formazioak Nortasunaren eta Giza Harremanen gaineko trebakuntza eskaintzen du. Izan ere, hizki horiek gaztelaniazko Personalidad y Relaciones Humanas-en laburdura dira.Pentsatzen eta ikasten ikasteko, komunikatzen ikasteko, elkarbizitzen ikasteko, norbera izaten ikasteko eta, egiten eta ekiten ikasteko tresnak eskaintzen ditu PRH formazioak. Beraz, curriculumak jasotzen dituen bost gaitasunak garatzeko tresna egokia izan daiteke. Ez da ikasleei eskaintzen zaien trebakuntza, helduei zuzendua baita, eta hezitzaileentzat eta irakasleentzat bal...


Aurrekoan irakasleak. Eta oraingoan hezitzaileak, eskolaz kanpoko hezitzaileak. Ea bada. Oraingoan ere Hik hasi aldizkaritik ateratako artikuluak dira.- Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko: Iñaki Eizmendiren artikulu dagoeneko klasiko bihurtua.- Hezitzaileek asko egin dezakete euskararen erabilera sustatzeko II: lehenengoaren bigarren zatia.- Jolasaren hizkuntza eta hizkuntzaren jolasa: Jaime Altunaren artikulua, jolasari buruzkoa.- Eta berriro ere Hezitzaileek asko egin dezakete: oraingoan Jaime Altunak idatzia.- Eta, amaitzeko, egonaldietan euskara zelan sustat...


Azken iruzkinak